Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Iñaki eta Javier

2009/10/28

Nahi bai, baina ezin oraindik guztiz bazterrean utzi irailaren 27ko bestondoa. Argazkiak batetik, bideoak bestetik, jendearen iruzkinak handik... baretuz doa kontua eta baretuko da guztiz noizbait. Edozein kasutan San Fermin Aldapakoaren egunean estreinatutako Ezpata-dantza ren karietara azken as...

Gehiago irakurri

Esan nahi eta esan ahal izan ez ditudanak

2009/09/08

Gaur nire dantzari ibilbidean bizitako egunik berezi eta hunkigarrienetakoa bizi izan dut. Kezka dantza taldeak gonbidatuta, Arrate eguneko protokolo zoragarrian parte hartu eta dantzatzeko ohorea izan dut eta haien dantzari kofradiako kide egin naute. Bazkalburuan, eskerrak emateko garaian egindak...

Gehiago irakurri

Txirrin txanketan

2009/07/14

9 egun eman ditugu dantzan etenik gabe. Duguna-Iruñeko dantzariekin uztailaren 6an, 7an eta 14an, Iruñeko erraldoiekin 6tik 14ra, arratsaldetan Gazteluko plazako dantzaldian, gauez Jarauta 69 txarangaren doinupean edo edozein peñari segika. Baina akabo! Bukatu dira Iruñeko feriak! Txirrin txa...

Gehiago irakurri

Dantza 2009ko San Ferminetan

2009/06/26

10 egun falta dira 2009ko San Ferminak has daitezen (zehazki 10 egun 56 minutu eta 18 segundu...) (Ia) urtero bezala, programa ofizialean dantzarekin harremana duten ekitaldiak idatziko ditut bertan: Uztailak 6 13.30 Dantza emanaldia: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Tal...

Gehiago irakurri

Herri kultura eta kalitatea

2009/04/28

Aurrekoan lanetik etxerako bueltan irratia piztu eta Euskalerria irratian Nafarroaren eguneko inguruko albistea ematen ari ziren. Kultur astea antolatu zutela festa egun horren karietara eta zer kultura ekitaldi eginen zituzten azaldu zuen neska batek. Tartean kantaldia. Kantaldi horretan deneta...

Gehiago irakurri

Zergatik egiten ote dugu dantzan?

2008/12/11

Jatea gustuko dugu janariak ematen digun energiarik gabe ezingo ginatekeelako bizi. Sexua atsegin dugu horri esker gaudelako hemen. Baina zergatik egiten dugu dantzan? Eduard Punset idazleak Lawrence Parsons neurozientifikoa elkarrizketatu du berriki, "Redes" izeneko bere saioan. Parsonsek dantza-musika eta gizakiaren arteko harremana aztertzen du. Punsetek hori galdetu dio: zergatik atsegin du gizakiak dantzan egitea?

Gehiago irakurri

Entzun arren San Fermin,... eta 2

2008/11/18

Kasualitatea izanen da akaso (ez dut dudarik!), baina gaurko egunkaria irakurtzerakoan honekin egin dut topo: Corredores veteranos plantean que sea en euskera el tercer cántico del encierro. Nik hori bera proposatu nuen ekainean nire txoko umil honetatik, eta orain korrikalariek gauza bera p...

Gehiago irakurri

Gora Euskadi txistulari!

2008/10/28

Aurrekoan, interneten eman ohi ditudan murgilaldi horietako batean, argazki hau topatu nuen. Olentzero itxura duen txistulari hori nire osaba da, Andoni. Bere garaian, 70. hamarkadan Iruñeko udal-txistularia izan zen, virtuoso bat. Fundamento handirik gabeko virtuosoa, hori bai, eta sartu eta gu...

Gehiago irakurri

9 egun dantzan

2008/07/15

Lixto! Amaitu dira San Ferminak eta aparkatuta utzi dugu arropa zuri-gorria heldu den urterarte. Deskantsatzeko ordua ere heldu da (gutxi, momentuz), izan ere San Ferminek iraun duten 9 egunetan dantzan ibili baikara batean zein bestean. Uztailaren 6an, eguerdian, taldekoekin foruen plazan eta ar...

Gehiago irakurri

Entzun arren San Fermin,...

2008/06/11

Honek ez du dantzarekin inolako zerikusirik, baina tira, momentuz hau plazaratzeko okurritu zaidan lehenengo tokia da eta momentuz halaxe eginen dut. Iruindarrok urtean askotan jotzen dugu San Ferminak gogoratzen dizkiguten topikoetara (ni behintzat bai): Zapiak kajoitik atera eta ongi lisatuta ut...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Frantisek Pospisil: Euskal dantzak 1927

2014/10/09

Benetan opari ederra da duela kasik 100 urte nola dantzatzen zuten ikusi ahal izatea eta begi aurrean frogatzea askotan aipatu izan dugun etengabeko eraldaketa hori zertan dantzan. Bideoa laguntzen duten azalpenak ere oso estimagarriak. Mila esker Urbeltzi eta Dantzan.com-i.

Aritz Ibañez Lusarreta on Aurreskua 27 metroko tranpolinean

2014/09/23

Plataforma horretara ateratzeak bakarrik badu aski meritu. Ufa!

Aritz Ibañez Lusarreta on Berriz: San Pedro 2014 Dantzari-dantza eta German Aldekoa

2014/09/05

Hori da hori herria Berriz, alguazila bera ere dantzari bikaina!

Aritz Ibañez Lusarreta on Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?

2014/09/03

Benetan interesgarria artikuloa eta benetan interesgarria Aragoiko telebistan haien ondareari ematen dioten trataera.

Aritz Ibañez Lusarreta on Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da

2014/08/03

Eskertzeko da gisa honetako albisteak tonu atsegin eta positibo honekin irakurtzea, liskarretik eta konfrontaziotik urrun. Eta erabat ados nesken parte hartzeak gure tradizioak edertzen, sendotzen, indartzen eta hobetzen dituen horrekin. Argazkiak ikusi besterik ez dago! Mila esker Oier!

Aritz Ibañez Lusarreta on Iñaki Gordejuela Manterola dantza-maisua hil da

2014/07/25

Gugan bego eta ez dadila gal berak irakatsia! Doluminak gertukoei.

Aritz Ibañez Lusarreta on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza

2014/06/19

:'(
Joe, ze faenilla* egun eta ordutegi horiek... Pena!

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza talde eredu baten bila

2014/06/16

Oso interesgarria Xabier! Oso gustora irakurri dut zure hausnarketa. Eta Perez Altamiraren pasarte hori ez nuen ezagutzen eta ezin egokiagoa iruditzen zait.

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko

2014/06/05

Ze itxura ederra duen Cabanillasen prestatzen ari direna! Lehenagokoan oinarrituz, baina berria, berritua, egungoa, modernoa... aldi berean. Eredugarria.