Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta Amorenaren kimuak

Dokumentuaren akzioak

Amorenaren kimuak

2010/04/14 11:50

Atzo eman zituzten prentsaurrekoan Iruñeko erraldoien 150. urteurrena ospatzeko eginen diren ekitaldien berri.

Batean eta bestean pilatutako informazioa ekarri nahi izan dut hona.

Konpartsa Iruñeko auzoetan


Iruñeko alde zaharra eta zabalguneak izaten dira erraldoi, kiliki eta zaldikoen testuinguru naturala. Bertako kaleetan ematen dute inoizko handien eta ikusgarrien. Baina auzoetako iruindarrei esker ona erakutsi nahian edo, heldu den igandetik (apirilak 18) aurrerako hurrengo 7 igandeetan Iruñeko auzoak bisitatuko ditu konpartsak:

Apirilak 18. Sanduzelai eta Buztintxuri. 11:00etatik aurrera
Irristaketa pista, Salva, Simonena eta Juaristi dokotoreen kaleak, Sanduzelai, Sandua pasealekua, Irati, Muelle, Ferrocarril, Santa Luzia, Ventura Rodríguez kaleak eta Buztintxuri pasealekua.

Apirilak 25. Donibane eta Ermitagaña. 11:00etatik aurrera
Iranzu Monastegia, Martin Azpilikueta, Martin Azpilikueta trabesia, Baguadaren parkea, Iruña Park hotelaren atzekaldea, Ermitagaña, Nafarroaren etorbidea, Premin de Iruña pasealekua, Irunlarrea, Premin de Iruña pasealekua eta Mariano Arigita pasealekua.

Maiatzak 2. Etxabakoitz. 11:00etatik aurrera
Remiro de Goñi, San Jose zentroa, Teodoro Ochoa de Alda  eta Nicanor Beistegi kaleak.

Maiatzak 9. Mendillorri. 11:00etatik aurrera
Trinjetea, Sarrigurengo kontzejua, Eransus-eko jaurerria, Sagasetako kontzejua, Jauregia, Olatz-eko kontzejua, Egulbati-ko jaurerria, Ardanaz-ko kontzejua, Etxalaz-eko jaurerria eta Altzuzako kontzejua kaleak.

Maiatzak 16. Iturrama eta Azpilagaña. 11:00etatik aurrera
Iturramako osasun etxea, Eneko Aritza, Iturrama, Erletokieta, Buenaventura Iñiguez, Alzania ibaia, José María Beobide, Joaquín Maya, Luis Morondo kaleak eta Luis Morondo parkea.

Maiatzak 23. Arrosadia eta Santa Mª la Real. 11:00etatik aurrera
Arrosadia parkea, Manuel de Falla, Gelbenzu trabesia, Juan María Guelbenzu, Santa Cecilia plaza, Blas de Laserna, Taxoare, Santa Marta, Taxoare, Altabizkar, Mendaur, Orhi, Mutiloa beheiti eta Monjardin kaleak.

Maiatzak 30. Txantrea. 10:00etatik aurrera
Tadeo Amorena, San Cristóbal, María Auxiliadora, Berrioplano, Berriosuso, Imarkoain eta Bideko ama parkea.

Maiatzak 30. Arrotxapea eta San Pedro. 12:00etatik aurrera
Tomás de Burgui trabesia, Juan de Goyeneche, San Pedro, Ansoain, Bidankoze, Garde, Urzainki, Artika, Uztarroze eta La Compasión parkea.

Hona ibilbideen mapa (iturria sanfermin.com)



Bestelako ospakizunak


Aipatutako horiez gain, "Amorenaren kimuak" izeneko ikuskizuna ere antolatu du konpartsak irailaren 18rako, Iruñeko zezen plazan. Tadeo Amorena, erraldoien egilearen omenez egindako ikuskizuna izanen da eta bertan parte hartuko dute Pamplonesa musika bandak, udaleko tinbalari, txistulari, gaitari eta dantzariek, Santa Maria la Realgo auroroek, Jarauta 69 txarangak, Mari Cruz Corral jota abeslariak eta Josetxo Goia Aribe saxofoi jotzaileak. Patxi Labordak eta Iñigo Castellanok zuzenduko dute ikuskizuna.

Horrez gain, XIX. mendeko dantzen ikastaroa, argazki erakusketa eta hainbat mahai inguru eginen dira, udatik aitzina.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.