Orain arteko ekarpenak
Jantzi dantza soinean
2014/10/18
Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...
Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
2014/02/19
Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.
Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
2014/02/11
Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.
Iruñeko Baltasar dela eta...
2013/12/28
Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.
Maridomingi Go Home!
2013/12/07
Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.
Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri
2013/10/15
Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.
Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz
2013/07/16
Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgarr...
Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!
2013/07/15
Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...
Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak
2013/06/25
Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko.
Txantreako jaien a...
Dantzaren orainaz eta geroaz gogoetatxo bat
2013/04/02
Azken egunotan buruan bueltaka izan ditudan zenbait ideia ordenatzeko modua besterik ez da sarrera hau, baina besteekin ere partekatu nahi nituen, eta beraz, blogean plazaratu. Desordenatua izanen da testua agian, edo ideien arteko zalantzazko loturak izanen dira, nondik hasi ere ez dakit ongi, ba...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Sri-Lanka: Arku-dantza 2012
2013/09/02
Ikaragarria, edo bideo bukaeran dioten bezala, guapísimo!!!!!!
Aritz Ibañez Lusarreta - Jantziarekin dantzatu eta jantzia dantzatu
2013/07/18
Oso gai interesgarria Anek plazaratutakoa, mila buruhauste ekartzen baitizkigu, besteak beste. Azken urteotan ikusten ari gara neskek merezitako lekua hartzen ari direla plazan, poliki-poliki (polikiegi?). [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an
2013/06/25
Bikaina da ikustea bideo bakarrean, eta elkarren ondoan, horren estilo ezberdinez dantzatzen duen jendea ikustea. Ez dakit adineko dantzari horiek guztiak Aiziritzekoak izanen ote ziren, [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Zoom godalet
2013/06/13
Aurrekoan "Godalet: manexen afruskeri galanta" (http://www.dantzan.com/blogak/banbalinsoinuak/godalet-manexen-afruskeri-galanta) idatzi zuen Julen Leuzak dantzan.com-eko bere blogean eta bideo honetan azaltzen zaigu jarraitu beharreko eredua argi eta garbi! Bikaina!
Aritz Ibañez Lusarreta - Harpo Marx eta euskal dantzariak 1925
2013/06/11
Ze irudi bitxiak! Niri hor Harpo ikusi eta Pitxu etortzen zait burura! :)
Aritz Ibañez Lusarreta - Estibalitz Iturria: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta bere jarduerak
2013/05/31
Barkatuko didate EDB-ko kideek baina ze gatz gabea iruditzen zaidan haien diskurtsoa, huts samarra. Uste dut dantzaren sektoreko eragile ezberdinek aurre hartu dietela eskuinetik eta [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Aizpea Goenaga: "Uste dut garrantzitsua litzatekeela Basque Dance marka kanpoan sustatzea"
2013/05/20
"Basque dance" markaren atzean zer dagoen azaldu beharko luke Aitzpea Goenagak lehenbizi. Bestetik, etxean zaindu gabe duten zerbait kanpora sustatzeak ba al du zentzurik? Diskurtso [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Aiko Taldea: Astoarena
2013/05/15
Neskei Baztanen mutil-dantzak egiten ez uzteko argudioetako bat izan ohi da ez dutela gizonen grazia dantza hoiek ematerako garaian. Bideoan agertzen diren emazte horiek dutena [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Beasaindarrak ziren dantzariak
2013/05/15
Ze harribitxiak eskaintzen dizkigun dantzan.com-ek eta kasu honetan Joxalbertok eta Mikelek. Biba zuek!
Aritz Ibañez Lusarreta - Lakarri: Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada
2013/04/30
Ze ederra Eirek egindako bideoa! Eta ederrak gisa berean Gamere-Zihigako aitzindariak!