Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek

Dokumentuaren akzioak

Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek

Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek

Aurtengo kintoak puska-biltzan (Guaixe.net)

Urdiaingo giza-dantza galduta egon zen zenbait urtez eta ondotik, Karlos Sanchez Ekizari irakurri diogunez, Jose Mari Satrustegiren laguntzaz berreskuratua izan zen. San Pedroko erromerian eta herriko bestetan dantzatu ohi da eta baita Santa Agedaren inguruko ospakizunetan ere. Guaixe, Sakanako atari digitalean, otsailaren 2an herriko kintoek egindako soka-dantzaren zenbait bideo partekatu dituzte:

Altsasun ere besta handia izaten da Santa Agedakoa. Aurten 44 kintok parte hartu dute ospakizunetan eta haien errege-erregin, errege-erregin orde, botero eta astoarekin ibili dira herrian zehar, eskean eta kantuan. Diru puska bat ere bildu omen dute: 13.904 euro (haiei dagokie larunbateko dantzaldia antolatzea). Otsailaren 5ean, Santa Ageda egunez, dantzatu zuten zortzikoa Altsasuko plazan.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

2014/02/11 11:25
Hitzondo, Altsasuko herri webguneak ere bertako kintoen zortzikoaren irudi ederrak sareratu ditu: http://www.hitzondo.net/ind[…]k&Itemid=17&lang=es

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.