Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri

Dokumentuaren akzioak

Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri

Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri

Radio París-eko esatari taldea. Arg. Alakanteko Unibertsitatea. (CC) BY-NC-SA

Frankismo garaian euskal kulturak (baita katalanak eta galegoak ere) jasandako jazarpena jakina da. Kinka horretan, norberaren identidadea osoki garatzeko modu apurretakoa zen deserria. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Paris Irratia Frantziatik emititzeari ekin zion, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kultura arloko hainbat lagunen iritziak plazaratuz, beti ere haien herriaren alde (eta frankismoaren kontra).

Grabazio horietako zenbait sareratu ditu Alakant-eko Unibertsitateak "Devuélveme la voz" (Itzulidazu ahotsa), proiektuaren baitan. Eta horien artean topatu ditut lehenago aipatutako bi harribitxiak.

Filipe Oihanburu 1961an

Lehenengoa 1961 urteko grabazioa da. "Champs Elysees" antzokian eskaini beharreko emanaldiaren aurretik elkarrizketatu zuten Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendaria eta Agustin Alberro konpainiako kidea. Konpainiaren europako birari buruz, eszenarako beharrezkoak diren moldaketei buruz eta eskaintzekoak ziren emanaldiaren programari buruz aritzen dira:

Etxahun Iruri 1964an

Bigarren elkarrizketa 1964 urtekoa da. Pierre Bordazar, Etxahun Irurikoak 1955. urtean idatzi zuen Matalaz pastorala eta urte berean Eskiulan emana izan zen. Alta, 1964. urtean Parisen egin zuten emanaldi berri bat, eta horren kari elkarrizketatu zuten Etxahun Iruri Paris Irratian, euskeraz honako honetan.

Ez dira hauek Euskal Herriarekin harremana duten grabazio bakarrak. Etorki abesbatza, Euskaltzaindiaren 50. urteurrena, Eresoinka edo bertsolariei buruzko grabazioak ere topatzen ahal ditugu, bilatzailea erabiliz.

Iturria: Devuelveme la Voz (Alakant-eko Unibertsitatea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.