Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Iruñeko erraldoien 7 jauziak

2011/07/21

Bitxikeri bat gaurkoan! Iruñeko erraldoien dantza errepertorioa kalejirek eta balts-ek osatzen dute batez ere. Noizean behin bada dianak eta rumbak dantzatzen dituenik ere (Afrikako erregeak eta Amerikako erreginak, noizbehinka). Iaz konpartsaren 150. urteurrena ospatzeko mutil-dantzekin, mazurk...

Gehiago irakurri

Txapelketak, eredu sortzaileak (baita San Ferminak iragartzeko kartelen kasuan ere)

2011/04/07

Irakurri izan dizkiot Oier Araolaza ri dantza eta bertso txapelketen inguruko bere iruzkinak , lehenago ere eta duela gutxi ere bai, bertsolarien jardunaldien karietara. Horietan, bere argudio nagusietako bat izaten da txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla. "Txap...

Gehiago irakurri

Lotuneak: Okzitaniako inauterietatik San Ferminetara

2011/02/15

Aspaldian deus idatzi gabe eta gaur animatu naiz berriz. Jose Luis Ansorena k Txistulari aldizkarian idatzitako " Procedencia de algunas melodías populares vascas " artikuloan zera irakur dezakegu: ...Entre los colectivos que influyeron en la introducción de melodías exóticas en nuestra mús...

Gehiago irakurri

Lotuneak: Ekialdeko arin-arinak

2010/05/12

Beste bitxikeri baten berri gaurkoan. Gure plazetan gehien dantzatzen den dantza bikotea dugu fandangoa eta arin-arina edo, kopla izatekotan, jota eta porrusalda. 2/4 erritmoa duten arin-arin edo porruari erreparatuko diegu gaurkoan, izan ere, parekotasunak topatu baititugu hemengo eta ekialdeko ...

Gehiago irakurri

Amorenaren kimuak

2010/04/14

Atzo eman zituzten prentsaurrekoan Iruñeko erraldoien 150. urteurrena ospatzeko eginen diren ekitaldien berri. Batean eta bestean pilatutako informazioa ekarri nahi izan dut hona. Konpartsa Iruñeko auzoetan Iruñeko alde zaharra eta zabalguneak izaten dira erraldoi, kiliki eta zaldikoen...

Gehiago irakurri

Iruñeko erraldoiek gaur 150 urte?

2010/03/31

Gaurko egunez, duela 150 urte, Tadeo Amorena zenak Iruñeko udalari gutun bat idatzi zion: "El que suscrive maestro pintor becino de Pamplona y con el debido respeto a V.S. espone: Que ace algún tiempo formé la idea de presentar un proyecto para la construcción de unos Gigantes nuevos del mismo...

Gehiago irakurri

Lotuneak: The Galway piper - La Matelote - Matelota

2010/03/29

Aurreko astean bideo hau zintzilikatu zuten dantzan.com-en. Bertan Vallée d'Ossau-ko (Bèarn) dantza zenbait azaltzen dira eta horien artean, Lou Peyrotou izena duena (1:27 minutuan). Bideoa ikusita, lotuneen beste adibide baterako aukera ikusi nuen. Dirudienez, Lou Peyrotou dantza horren baita...

Gehiago irakurri

Lotuneak: Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota

2010/03/24

Aspaldiko asmoa nuen han eta hemen topatutako zenbait euskal doinuen eta atzerriko beste zenbaitzuen arteko antzekotasunak erakustea. Izan da gai hau lehenago landu duenik (Jose Luis Ansorenaren artikuloa irakurrita hasi nintzen halakoen bila),  nik landuko dudana baino askoz sakonago, gainera....

Gehiago irakurri

Orratza, bat bakarra duenari galtzen zaio

2010/01/22

Atzo jakin genuen prentsaren bidez , Nafarroako Gobernuak "Correpueblos", "Udaberriko bira" eta "Udazkeneko bira" kultura emanaldi programak bertan behera utzi dituela 2010. urte honetarako. Correpueblos progaramaren bidez 200 biztanletik beherako herrietara eramaten ziren antzerki, dantza eta zin...

Gehiago irakurri

Iruñea eta Beasain galtzada-harriek lotuta

2009/12/31

Lehenago ere entzuna nuen, baina atzo La Txistorra Digital umorezko blogean karrikaratu zuten albistea eta hona ekarri nahi izan dut. Entzutekoa izan zen duela zenbait urte, Iruñeko alde zaharreko peatonalizazioa zela-eta, galtzada-harriak edo harlauzak ("loseta o adoquín" zen garai hartako...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/13

Inguruan galdetu eta egun ere Zuberoan "haiztur" esaten diote zangoekin egiten den guraize gisako itxierari -"ciseaux" ezagutzen nuen nik-. Hurbiltasunagatik izan liteke hortaz aritzea? Hala balitz, polita litzateke, garai hartan Lapurdin ere urrats molde hori erabili izanaren arrastotxoa bailitzateke.

Aritz Ibañez Lusarreta on Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

2016/05/27

Penagarria EKEk jardunaldi honi emandako izenburua eta planteamendua, erabat partziala, aspalditik beste batzuek salatu duten bere posizioa berriz ere argi eta garbi utziz, disimulorik gabe. Hizkuntzarekin egiten duzun konparazioa aintzat hartuz, Oier, interesgarria litzateke jakitea eztabaida zer hizkuntzatan eginen duten, hori ere esanguratsua bailitzateke!

Aritz Ibañez Lusarreta on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

2016/04/01

Estimatzen dizkizut hitzak Oier! Eta erabat ados lehen parrafoetako ideiekin. Gero bitxia da, baina niri gertatu zait pastoralaren espiralaren barruan sartuta, ez naizela zenbait gauzetaz ohartu, eta kanpotik argiago-edo ikusten direla dirudi.

Makagorria kasualitate bat izan da. Patxi Larrioni okurritu zitzaion "maka" hitza (Mutila, pintxea edo ofiziale baten laguntzailea iruindarrondako) agertu behar zuela pastoralean nolabait, Bidador maka izan baitzen bere gurasoen dendan. Gero pertsonaia bihurtzea pentsatu genuen eta Jon Alonsok koplak idatzi zizkion. Testua irakurrita, Ihitzi okurritu zitzaion pastoralean zuzenean agertzen ez zen Joxemielen "beste ni" izan zitekeela eta horrek kopla batzuk gehitu eta bermoldatzera bultzatu gintuen. Gero jantzia egin genion -erdi langile erdi bufoi-, gero koreografia eta urratsak, gero gure turkoen deabru ere bihurtzea. Poliki-poliki, nondik-nora gindoazen jakin gabe, batzuen eta besteen aportazioekin sortu dugun pertsonaia izan da, diodan bezala, erdi kasualitateaz, kasualitatea esistitzen bada...

Gero jende askok aipatu du Makagorriaren pertsonaia: Etxekoparrek, Jean Louis Davant-ek, zuk... eta guk ez dakigu oso ongi nondik sortu den, baina egia da aipatzen dituzun kualitate horiek guztiak dituela. Ah zer bitxoa, horretan ere, Makagorria!!

;)

Aritz Ibañez Lusarreta on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/29

Elurre, agian ez hemen baina beste plazetan zure kezka bera azaldu dut galdeketaren kontuarekin. Eskubideak ez dira galdetzen. Egiten dizkidazun zehaztapenetan ere ados. Hortik aurrera, iruditzen zait Luzaidarrena bazterketa horren aurreko lehen saiakera bat dela (galdeketa borondate horrekin egina dela ez dut zalantzarik) eta beste toki batzuetan gaia planteatu ere egiten ez dutenean, eta lasai-lasai bizi direnean, planteatzen duenari nik behintzat ez diot kritika sutsurik eginen. Hori baizik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/15

Egia da galdeketarena arriskutsua dela eta ederki azaldu duzue. Baina eremu lerrakorrean ari gara eta gauzak tentuz egin nahi izatea ere ez da gauza txikia. Ezagunak ditugu beste adibide batzuk, zeinetan -logika osoz- eskubideak aurretik, baimenik eskatu gabe, emakumeak tradizioetan parte hartzen hasi diren eta gatazkak sortu dira. Horiek ekiditeko saiakera iruditzen zait Luzaidarrena, eta egoeraren tenperatura hartze bat. Formula magikorik balego... Prozesuaren amaierak esanen du asmatu duten ala ez!

Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten

2016/03/01

Ekimen zinez ederra. Zorionak antolatzaile eta parte-hartzaileei!!

Aritz Ibañez Lusarreta on "Zertako ezarri mugimendu berriak? Zentzurik eta intentziorik gabe, teknika hutsa da"

2016/01/22

Ados Josurekin. Johañe Etxebest-ek Berriako artikulo bukaeran dioena ere, azpimarratzekoa iruditzen zait. "Ze errespontsabilitatea". Eta bai!!! Aurrekoan Oier Araolazak Argia aldizkarirako idatzi artikulo batean zioen Urbeltzek irakatsi digula dantza ardura sozialarekin, herrigintza helburu, baliatu behar dugula. Uste dut hori gakoa behar lukeela sortzen ditugun "produktoak" baloratzeko garaian. Josuk aipatzen dituen kutxen edertasunari bai, baina beteta ote dauden, batez ere horri erreparatuz.

Aritz Ibañez Lusarreta on 15 festa dantzazale batek bizitzan behin bertatik bertara ezagutu beharrekoak

2016/01/08

Arrate eguna Eibarren
Libertimendua Garazin
San Lorenzo eguna Iruñean
...

Aritz Ibañez Lusarreta on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza

2016/01/05

Mila esker Xabier! Estimatzen dizut oharra eta ados naiz. Apuntatua!

Aritz Ibañez Lusarreta on Baztango dantzak 1990 soka-dantza

2015/12/18

Ze txistulari ederra den Agustin Eraso!