Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

Dokumentuaren akzioak

Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

2016/05/27 08:15

Tradizioa eta sorkuntzaren inguruko eztabaida antolatu du Euskal Kultur Erakundeak "Tradizioa, egia hutsa ote da?" izenburupean. Izenak dagoeneko antolatzaileen asmoak adierazten dituela esango nuke. Zer esanik ez eztabaidaren aurkezpen testuaren lehen lerroek: "Euskaldunak beren ohiduren preso ote lirateke? Tradizioa itogarria ala sorkuntza eragile ote da?". Erantzun-purrustadari ezin eutsi nire aldetik: Bai, noski. Aska ditzagun euskaldunak bere ohiduren presondegitik eta besarka dezatela libertatearen kultura [frantsesa]

Tradiziorik gabe ez dago sorkuntzarik

Fernandoren egia bada ere, badirudi ahaztu egiten dela eta errepikatu beharra dago: tradiziorik gabe ez dago sorkuntzarik. Sorkuntza tradizio baten edo hainbat tradizioren berrerabilera da. Norbaitek esaten duenean ez zaiola "tradizioa" interesatzen, esaten ari dena da ez zaiola tradizio zehatz bat interesatzen eta bere lana beste tradizio batean garatuko duela. Tradizioa edo tradizioak hautatzen saiatu zaitezke saiatu bakarrik, baina tradiziorik gabeko sorkuntza ez da existitzen.

Euskaldunak preso, frantsesak eta espainolak libre?

EKEk gaia planteatzen duen moduan badirudi euskal sortzaile koittaduak euskal tradizioaren menpe daudela, sortzeko askatasun hegoak ebakirik. Ez da beste kulturetaz ezer esaten, baina "beren ohiduren preso" egon daitezkeenak euskaldunak direnez, aditzera ematen du egoera hori ez dutela bizi beste kulturek, alegia, frantses, espainol edo ingelesek.

Euskararen preso gara euskaldunak?

Ez dakit inor ausartuko litzatekeen honako galderarekin planteatzera eztabaida bat: "Euskaldunak beren hizkuntzaren preso dira?". Ziur aski hainbatek hori pentsatzen du, euskararen preso garela euskaldunak eta hobe dugula "tradizio itogarrietatik" askatu eta sorkuntzara ematea. Alegia, hobe dugula frantsesez, espainolez edo ingelesez aritzea, sortzea, bizitzea. 

Horixe da EKEk eztabaida honetan plazaratzen duen mezua.

Euskal kultur erakundeak antolatutako "Tradizioa & Sorkuntza" izenburuko mintzaldia ekainaren 3an, ostiralez, Baionako fakultateko A anfiteatroan, 19.00etan burutuko da. Bost mintzalari gonbidatu dituzte bertan hitz egitera: 

  • Birgit Ellinghaus, munduko musiketan berezitua
  • Xabier Itçaina, Bordeleko Zientzia Politikoen Institutukoa, CNRS-ko ikerlaria
  • Gérard Lenclud, etnologoa, CNRS-eko ohorezko ikerketa zuzendaria
  • Anne-Christine Taylor, etnologoa, Pariseko Quai Branly museoan egona
  • Pantxika Telleria, Euskal Herriko koreografoa, Elirale konpainiaren sortzailea

Dokumentuaren akzioak

2016/05/27 10:06
Penagarria EKEk jardunaldi honi emandako izenburua eta planteamendua, erabat partziala, aspalditik beste batzuek salatu duten bere posizioa berriz ere argi eta garbi utziz, disimulorik gabe. Hizkuntzarekin egiten duzun konparazioa aintzat hartuz, Oier, interesgarria litzateke jakitea eztabaida zer hizkuntzatan eginen duten, hori ere esanguratsua bailitzateke!
2016/05/30 11:35
Agur, Eztabaida euskaraz eta frantsesez iraganen da. Bapateko itzulpena izanen da, ohi den bezala EKE-k antolatu horrelako eztabaidetan. Denak ongi etorriak zirezte.
2016/06/03 12:40
Mila esker gonbidapenagatik Jakes. Ezinezkoa zait bertan izatea dantza jarduera bat baitut ordu berean.
2016/10/27 06:47
Bai holako gauzak topatzen ditugu Iparraldean...anitzetan...mintzaldi bitxi bat hemen beste zerbait bitxi han...Ez dakigu nundik ateratzen den eta zein diren helburuak (baldin badira..!!).
Ongi da holako gauzak azpimarratzea!!! Milesker !!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.