Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Baztango dantzak 1990 soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Baztango dantzak 1990 soka-dantza

2015/12/18 11:10

Dantzak izeneko telebista programa aurkeztu eta zuzendu zuen Mikel Aranburu Urtasun-ek 1989-90 inguruan Nafarroako TVEn, eta saio horretarako propio grabatu zen honako hau. Baztango soka-dantza da irudietan ikus daitekeena. Mutil-dantza, irri-dantza edo inauterietako sagar-dantzak ezagunak dira Baztandik kanpo, baina soka-dantza ez da maiz ikusteko aukera izaten, eta beraz, grabazio baliotsua da honako hau. Elkarri zapia emanda osatzen dute soka dantzariek, eta soka-dantzetan ohikoak diren joan-etorri, agurtze, soka osatze protokolo eta zubiak ageri dira hemen ere. Soka behin baino gehiagotan apurtu eta leku aldaketak egiten dituzte ardo botila baten inguruan dantzatzen duten biratean. Botilatik ardoa edanda amaitzen dute dantza. Nafarroako TVEko Dantzak izeneko Nafarroako dantzen inguruko telebista programa sorta baterako egin ziren grabaketa hauek eta Mintxo Garaikoetxeari esker eskuratu ditugu. Soka-dantza, Baztan, TVE Navarra, 1989-90.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2015/12/18 11:27
Ze txistulari ederra den Agustin Eraso!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.