Orain arteko ekarpenak
Jantzi dantza soinean
2014/10/18
Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...
Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
2014/02/19
Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.
Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
2014/02/11
Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.
Iruñeko Baltasar dela eta...
2013/12/28
Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.
Maridomingi Go Home!
2013/12/07
Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.
Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri
2013/10/15
Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.
Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz
2013/07/16
Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgarr...
Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!
2013/07/15
Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...
Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak
2013/06/25
Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko.
Txantreako jaien a...
Dantzaren orainaz eta geroaz gogoetatxo bat
2013/04/02
Azken egunotan buruan bueltaka izan ditudan zenbait ideia ordenatzeko modua besterik ez da sarrera hau, baina besteekin ere partekatu nahi nituen, eta beraz, blogean plazaratu. Desordenatua izanen da testua agian, edo ideien arteko zalantzazko loturak izanen dira, nondik hasi ere ez dakit ongi, ba...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
2020/05/05
Mila esker Ekaitz, zure ekarpenengatik. Kasken harira, Euskokulturren Angel Ainzibururi bildu genion lekukotasuna eta berak zioenez, 1920-1930 alde horretan utzi zioten kaskak erabiltzeari, izerdiarekin tindua [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Erraldoi tradizioaren inguruan 1
2019/10/23
Artikulu sorta ezin interesgarriagoa osatzeko. Baigorrin, Kanbon, Donapaulen, Baionan... ere badira erraldoi konpartsak, Patxik aipatzen duen tradizio berri honen norabidearen erakusgarri.
Aritz Ibañez Lusarreta - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
2019/07/03
Gizon ixila eta diskretoa zenez, modu berean joan zaigu Jesus. Hutsune handia uzten du Iruñeko dantzaren eta ohituren mundutxoan. Berak berreskuratutako ondare aberatsa -eta horrekin [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Oñati: Korpus dantzak entseatzen
2017/06/08
Dantzariaren ezkutuko lanak ere ez al du izugarrizko edertasuna? Oñatzeko korpus dantzarien bideo hau horren adibide!
Aritz Ibañez Lusarreta - Lantz: Inauteriak 2017 zortzikoa ostatuan
2017/02/28
Bideo honek hainbat lezio eta gogoeta: 1- Lantzeko zortzikoa atzeranzko urratsarekin hasten dute Lantzekoek. 2- Berehalakotasun eta presa denbora hauetan, plazerra da ikustea 11 minutuko [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Hara, Olentzero!!!!
2016/11/30
Fernando, mila esker erantzuteko tartea hartzeagatik. Irrikaz itxoingo dugu Leitzako kultura taldearen lanaren emaitza eta informazioa igotzen duzuenean gustora hartuko genuke horren abisua. Gu gure [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka
2016/11/07
Mila esker Pierre! Politak izaten dira horrelako koinzidentziak, bai!
Aritz Ibañez Lusarreta - Ezpata-dantza bat Bartzelonan 1920ko hamarkadan
2016/09/23
Ze pena horren aurkikuntza ziragarria izan zitekeena, desilusiotxo horrekin bukatzea...
Aritz Ibañez Lusarreta - Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa
2016/08/13
Inguruan galdetu eta egun ere Zuberoan "haiztur" esaten diote zangoekin egiten den guraize gisako itxierari -"ciseaux" ezagutzen nuen nik-. Hurbiltasunagatik izan liteke hortaz aritzea? Hala [...]