Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amaiur Aristi Arregi

Orain arteko ekarpenak

Dantzarako edo lotarako lekuak adierazten zuen bakoitzaren maila soziala

2017/12/12

Bainuetxera sarrera debekatua genuen" dio Inazio Alberdik (1930), Zestoako bainuetxeko dantzaldiak gogoan. Herritar xumeak lanera  sartzen ziren bainuetxera, baina dantzarako, bezeroak eta señoritoak zuten sarbidea, gainontzekoek ez.  Uda pasata, tenperatura hotzekin batera, irudietan age...

Gehiago irakurri

Zahagiak eta makilak astinduz esan diegu agur festei

2017/10/06

Hirurogeita hamar bat urteren ondoren, berriro dantzatu da Zestoako festetan zahagi-dantza. Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestuko Trikitixa taldeak aspaldian galduta zegoen ohitura berreskuratu eta zahagi-dantza dantzatuaz bukatu dira aurtengo amabirjinak Zestoan. I...

Gehiago irakurri

Handikien aurrean dantzan

2017/09/04

Badirudi, herriko dantzariek, handikiren bat joaten zenean Bainuetxera, dantza egiteko ohitura zutela.  Zestoako Bainuetxea irekitzean (1806) lehenengotako turistak hasi ziren etortzen Euskal Herrira. XIX. mendearen bukaeran Zestoakoa zen Euskal Herriko bainuetxerik garrantzitsuena. Inguruetako...

Gehiago irakurri 1

Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/26

Luzaroan, iraileko festetako ohitura bat galduta egon da Zestoan: zahagi-dantza. Juan Jose Saezmira Maixuak detaileekin kontatzen ditu Zestoari Gorazarre liburuan 1920-30eko hamarkadako Zestoako zahagi-dantzaren inguruko zenbait kontu. Garikoitz Mendizabalen Zestoako musika h...

Gehiago irakurri 4

Aizarnako Oilasko biltzea, meritua da jakin gabe dantzatzea

2015/10/05

Aizarnan, abuztuaren erdi aldera ospatzen diren Amabirjin jaietako egun batean, Oilasko biltzea egiten da. Aurtengoan, jaietako azken egunean burutu dute, abuztuaren 16an. Gazte koadrila bat, baserriz baserri eskean ibiltzen da goizean zehar. Baserri bakoitzean zahagi dantza egiten dute eta trukean...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Amaiur Aristi Arregi on Garaian garaikoa: Dantzen eta festen infantilizaziorik ez, mesedez

2025/10/03

Beti dago buelta bat ematea ekitaldiari, aldatzea, birpentsatzea... baina Umeen Egunean egiten den ekitaldia da eta hor bai nik uste umeek protagonismoa izan behar dutela, hori da beraien momentua. Beheraka zioan eta herritar askoren gogokoa ez zen beste haurren ekitaldi baten alternatiba moduan proposatu zen dantzaurre hau. Iragotze erritu moduan, gure herrian 6. maila bukatu eta herriko eskola uzten baita eta alboko herrira joaten dira DBHra. Ziklo baten bukaera da, haur izateari uzten zaio modu batean. Festak amaitu eta autobusean bakarrik alboko herrira, eskola berrira, lagun berriak... eta dantzaurrean segidan 6. mailara pasako diren haurrak gonbidatzen dituzte, urtebete gazteagoei lekukoa ematen diete, beraiek izango baitira herrian geldituko diren haur zaharrenak.

Soka-dantzak igaro errituaren zentzua izaten dute leku askotan eta gurean ere horri heldu nahi izan genion. Gaztetxoen edo haurren soka-dantzak ohikoak izan dira gurean. Ordizia eta Beasainen egiten dira, Hernanin ere bai duela gutxira arte, eta Donostian ere ageri zaizkigu irudi zaharrak. Zestoar baten testigantzetan ere kontatzen zen garai batean umeek sokan dantzatzen zutela. Dantzakerari dagokionez oinarrira jotzen dugu, xume-xume, adin horretako edonork dantzatzeko moduan. Dantza horiek eskolan, Gaztelekuan, udalekuetan eta aurreko eguneko entseguetan lantzen ditugu.

Amaiur Aristi Arregi on Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta

2025/10/03

Ikusita alde batetik eta bestetik plazako dantzak ikasteko gogoa adierazi digutela herritarrek helduentzako urte osoko ikastaroa antolatu dugu herrian. Aurreko urteetan 5 saiokoak antolatu izan ditugu abenduan ospatzen ditugun zoroperietarako saltsa jartzeko. Zalantzak genituen jendeak urte osoko konpromisorako prest egongo zen edo ez... ez genekien taldea osatuko zen edo ez, eta hara! Ederra sorpresa! Bi egunetan 30 lagunek eman dute izena. Hasi 20 urtetatik eta 70 urtera; baina gehiengoa gazteak eta asko mutilak! Dena ez da beltza... jendeak dantzan ikasi nahi du.

Amaiur Aristi Arregi on Folklorea uda garaian

2017/10/30

Xabierren artikuluak guztiz gogorarazi dit nire herriko XX. mende hasierako panorama. Gehienbat hasierako handikien argazkiak, baina baita ondorengo zenbait gogoetak ere. Gogoratu, Zestoara iritsi zirela Euskal Herrira etorri ziren lehengotako turistak, Etxaberen herritik 15 kilometrora kokatuta dagoen 3.000 biztanleko herri txikira. Egun kostaldeko herriak jasotzen ari diren turista uholdea aspaldi jaso zuen Zestoak.

Xabierrek aipatu moduan, herritarrentzat diru-iturria ziren kanpotik etorritako udatiar horiek, herriko ekonomian eta arkitekturan izugarrizko aldaketak ekartzeaz gain herriko kultur taldeen, baita dantza taldeen dinamikan ere bete-betean eragin zuten. Bertako kultura, ondare-kulturala bihurtu zutela esaten atrebituko nintzateke, bertako dantzak turistentzako ikuskizun bihurtu zituzten.

Adibide garbia da, Bainuetxeak 1928ko promozio bideo batean euskal dantzak erakusten dituela. Bainuetxeak ez ezik, herritarrek ere, bertako zenbait dantza turistentzako bideratzen hasi ziren. Zahagi-dantza dantzatzen zuten herritarrek festetan, baina etxez etxe edo baserriz baserri aritu beharrean hotelez hotel ibiltzen ziren dantzariak. Dantza taldearen emanaldi kopurua izugarri igotzen zen udan, udarako igandetan, uda pasatzera Zestoara joaten zirenen aurrean dantzatu ohi zuten, hoteletan izan ohi ziren dantzarien emanaldi gehienak. Bestalde, herrian bertan ere turistak erakartzeko egun edota jaialdi bereziak antolatzen omen ziren. Aragoiko eguna, Galiziako eguna, baita Euskal Jaia ere.Igandeetan ospatzen ziren egun horiek. Horrela, kulturen elkartrukea egiten zutela ikus daiteke, bakoitzak berea erakutsiz eta besteena ikusiz.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/08/23

2000. urteko Zestoako festetako programan, Fernando Arzallusek Pepita Iriondori (1906) egindako elkarrizketan ere agertzen da dantzaurrea: “dantzaurreak ere asko izaten ziren, handientzat eta txikientzat. Andreak alde batera, gizonak bestera, eta hauek ateratzen zituzten beren andreak. Lehenengo borobilean zapiekin, eta gero, izkinakoak hasten ziren dantzan; izkinakoek ateratzen zuten bat eta ari dantzan egin; gero bestea, eta gero mordoa sartu ohi ziren, andreak eta gizonak denak zapiekin, eskutik zapia eraman eta horrela”.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/28

Iñaki Iriondo (1932) herritarrari zahagi-dantzaren inguruko galderak egiten ari nintzela esan zidan dantzaurrea ere egin ohi zela. Nik lehenengo aldiz orduan entzun nuen hitza. Segituan pentsatu nuen aurreskua izango zela baina ea hori zer zen galdetu nion. Arraro begiratu zidan, nola ez dakizula zer den? Azaltzeko eskatu nion eta bai, aurreskua zen, dudarik gabe. Iñakik ere, Zarautzen bezala, "dantzaurria" esan zuen.