Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Durangoko Aratusteak

2016/02/04

Ate joka ditugu aratuste edo karnabalak, prest ditugu karetak eta puxikak, entsaiatuak dantzak eta musikak. Durangoko dantzari eta lagunez osoturiko SURRANDI KONPARTSA zapatu-karnabalez, HARTZ eta guzti irtengo gara. Aurreko urteetan lez Jaizale txistulari taldea eta Tabira Musika Banda izan...

Beasaingo Ihauterietako dantza-desfile herrikoia Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2016/02/02

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 6) Beasaingo kaleetan zehar. Aurten ere, Euskal Herriko leku ezberdinetan egun hauetan ikus daitezkeen ihauterietako dantzak eskainiko dituzte. Ohi bezala, dantza taldeko kideez gainera...

Maskarada berriak, betiko maskaradak

2016/02/01

Udaberri zaporeko urtarrila honek utzi digun asteburuetako bat probestu dut, Muskildin, Sohüta-Hokiko gazteek atondutako maskaradak ikustera joateko. Emanaldiak hasi aitzineko elkarrizketek ikusmina sortu zidaten: Xorrotxik ez zela izanen eta haien ordez artzaintsa eta axuriak plazaratuko zituz...

"Iñude eta Artzaiak" konpartsa Barakaldoko Inauterietako jaitsieran.

2016/01/31

Otsailaren 6an, larunbat arratsaldean, Ibarra-kaldu elkarteak Donostiako "Iñude eta Artzaiak" konpartsa antzeztuko du Barakaldoko Inauterietako jaitsieran, Barakaldoko Udal Bandarekin batera, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan.   #ibarra50 Hori dela-eta, elkarteak gonbi...

San Blas-eko soka-dantza, laugarren aldiz otsailaren 3an

2016/01/28

Dantzan amaitu genuen urtea, eta dantzan hasiko dugu aurtengoa ere!  Iaz elurra iragarri ziguten San Blas egunerako eta aurten aroa erabat eroturik dugu: gaur elurra, bihar 22 gradu... ezin iragarri otsailaren 3an zer eguraldi izanen dugun. Bero ala hotz,  laugarren aldiz kaleratuko dugu  ...

Jotamentala film dokumentalaren estreinaldia

2016/01/28

Aiko Taldeak eta Bideografik Ekoizpenak atsegin handiz gonbidatu nahi zaituzte "Jotamentala" film dokumentalaren estreinaldira otsailak 12an, ostiralez, arratsaldeko 19:30etan Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU (Abandoibarra, 3. Bilbo). Proiekzioaren ostean Bizkaiko txakolina dastatuz hurbildutakoen a...

Iruñeko III. dantzarien topaketaren kronikatxoa

2016/01/27

Maiatzaren lehenaren inguruan ospatzen dira urtero Iruñeko Txantrea auzoko jaiak. Egun horrekin bat, Iruñeko Dantzarien Mahaiak Iruñeko III. dantzarien topaketa antolatu zuen. IRUDAMAko kide garen heinean han izan ginen, zoluari baino gehiago, zeruari so. Izan ere, eguraldia ez genuen lagun i...

Aurtengo Animalien Dantzak 12 zaldikok eginen dituzte lehengo aldiz Iruñeko Kauteren bestan

2016/01/25

Iruñean aspalditik dago Kauteren besta ospatzeko ohitura. Inauteriak heldu baino astebete lehenago ospatzen ditugu. Aurten urtarrilaren 30ean hain zuzen ere. Urtero bezala Iruña Taldeak goizean Animalien Dantzak deiturikoak plazaratuko ditu, baina aurten berrikuntza batekin, izan ere, orain art...

Hirugarren itzulia hasiko dugu 2016ko koko-dantzekin

2016/01/25

Urtarrilaren 30ean, alegia, larunbat honetan bertan iritsiko dira karnabalak Eibarrera eta baserriz baserri koko-eskea eta koko-dantzekin abiatuko gara.  Gureak ziklo olinpikoak dira, lau urtetan ematen diogu itzulia Eibarko baserri-auzoei, eta 2008an koko-dantzak eta koko-eskea abiatu genitueneti...

Ibarra-kaldu elkartearen 50. urteurrena

2016/01/21

Ibarra-kaldu elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. Hain zuzen ere, 1966an sortu zen elkartea, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko gazte-talde baten ekimenez. Kulturgintzan eragiteko grinak bultzaturik, kultur elkarte bat sortzea erabaki zuten, Barakaldoko bizilagunek aukera izan zezaten hainbat ...

Harpidetu