Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Dantzariz bete zuen plaza Euskal Jaiaren 50. urteurrenak

2015/09/17

Pasa den maiatzaren 31an ospatu genuen Eibarren 50. Euskal Jaia. Urte berezia zela eta berezi ospatu beharra zegoen, eta dantzariok egin genuen gurea: Inoiz dantzari izandako guztiak dantzara gonbidatu eta aspaldian ez bezala bete genuen Untzaga plaza. Urtarrilaren hasieran dantzarako deialdia egin...
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak
2015/09/16

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan, zailtasun, muga eta ezintasun ugari aurkitzen ditugu maiz, bereziki haur eta gaztetxoei irakasteko ahaleginean. Horretan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xedea. Dantzaren pedagogiaren inguruan urte askotako eskar...
Irailaren 19an, Gure Dantzak jaialdiaren 8. edizioa ospatuko da Lizarran
2015/09/15

Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra k antolatzen dute ekimen hau eta Nafarroako 8 dantza taldeek parte hartuko dute. Gure Dantzak, Nafarroako 150 dantzari helduen bilduko ditu Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak gidatutako ekimenean.
Jaialdia L...
Ibarra Kalduk 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean. Deialdia
2015/09/14

Ibarra-Kalduk 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean, eta, horretarako, hainbat ekitaldi antolatuko ditu 2016. urte osorako. Urteurreneko unerik garrantzitsuetakoa emanaldi berezi bat izango da, egungo kideekin batera 50 urteotan kide izandakoek parte hartzekoa. Emanaldi hori 2016ko ek...
Zuberotarrez dantzan ikasten Jon Iruretagoienarekin
2015/09/11

Aurtengoan behintzat izan da aukerarik Zuberoako dantzetan murgiltzeko Dantza Ikasiren guardasolpean. Izan ere, urtarriletik apirilera lehendabiziko txandan eta maiatza eta ekaina bitartean bigarren txanda estuago batean, birritan eskaini behar izan dugu Jon Iruretagoienak emandako ikastaroa jasota...
Jon Vallejoren Master Class-a izango da urrian
2015/09/10

Dantzabiz, Bizkaiko Dantza Etxetik, atseginez, antolatzen dugun Dantza Klasikoko kurtsora gonbidatu nahi zaitugu. Tailerrean izena emateko epea zabalik dago eta 25 plaza izango ditu. 2015eko lehen Master Class-a hauxe izango da:
Master Class Jon Vallejo, Dresdeko (Alemania) Balleteko solista, ur...
Ikastaroak: Plazako Dantza Tradizionala
2015/09/08
Ikusi hemen ikastaroetako egitarauak (pdf)
ARRASATE
Hasiera: urriak 2
Eguna: astelehena / asteazkena
Astelehena 17.30: Dantza-txokoa
Astelehena 19.00: 2. maila
Asteazkena 17.30: Jauziak (II)
Asteazkena 19.00: 1. maila (hastapena)
Non: ...
Ibarra-kaldu dantza taldea Alacanten izango da
2015/09/07

Datorren asteburuan, irailaren 12an eta 13an, Barakaldoko Ibarra-kaldu dantza-taldea Villena udalerrian izango da, Euskal Herriaren ordezkari, hango Nazioarteko Folklore eta Dantza Jaialdian, Alacanteko udalerri hartako Chapí antzokiko saioetan.
Jaialdiaren 25. edizioa da aurtengoa, eta partaid...
Arrateko zelaia 2015eko festarako prest
2015/09/04

Datorren asteartean, irailaren 8an, Arrateko zelaian izango gara berriro ere, hamaikagarrenez, Arrateko Amaren Kofradiako dantzariak. Abuztuko oporrak atzean utzita Arratera begira jarri gara eta aste honetan zehar entseguak egin ostean prest ditugu ezpata, makil, brokel eta abarrak. Aurtengoan, as...
"Gizon haiek" Judith Argomaniz eta Dantzaz-en lan berria
2015/09/04

Vicinay Cadenas S.A. eta Dantzaz Konpainiak Judith Argomanizek Dantzaz Konpainiarentzako egin duen sormen berria aurkeztuko dute gaur bertan Bilbon: Gizon haiek.
Sormen hau Dantzazen Aureo proiektu berriaren barne dago, eta hurrengo datetan Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da. Aurkezpena e...