Dokumentuaren akzioak
Ibarra-kaldu dantza taldea Alacanten izango da
Datorren asteburuan, irailaren 12an eta 13an, Barakaldoko Ibarra-kaldu dantza-taldea Villena udalerrian izango da, Euskal Herriaren ordezkari, hango Nazioarteko Folklore eta Dantza Jaialdian, Alacanteko udalerri hartako Chapí antzokiko saioetan.
Jaialdiaren 25. edizioa da aurtengoa, eta partaideak, Barakaldoko Ibarra-kaldu taldeaz gain, Uruguaiko “Canelones” ballet folklorikoko talde independentea eta jaialdiko anfitrioiak, Villenako dantza-taldea, izango dira.
Villenako tradizioan erro-erroturik dago, Mairu eta Kristauen jaien ondoren, Mirabetzaren ospakizuna, Andre Mariaren mirabeen eguna dela-eta, horrela gogoratzen baita Villenako biztanleek 1624an hartu zuten konpromisoa, hots, santutegira urtean bitan joatekoa: lehenik, herriko jaiak direnean, eta bigarrenik, Pazkoaren ospakizunen ondoren.
Laurogeiko hamarkadaren amaieran, 1988an, Kultur Etxeak eta Villenako dantza-taldeak mahai gainean jarri zuten folklore ekitaldi bat urtero antolatzeko aukera, herrian erro sakonak dituen ospakizun horri kultur kutsu handiagoa ematearren. Une hartan hasi zen Pepe Ayeloren itzala eta ospea handitzen, urteotan bera izan baita jaialdiaren defendatzaile sutsuenetarikoa, eta oraindik ere horretan dabil.
Itxarote zerrenda luzea osatzen dute Villenako jaialdian parte hartu nahi duten taldeek. Jaialdia sortu zenetik, Villenako bizilagunek aukera ugari izan dute hango eta hemengo folklorea gozatzeko, hala inguruko herrietakoa nola Espainiako eskualdeetakoa bata nazioarteko taldeek erakutsitakoa ere, talde horiek gehienak Europakoak izanik. Eta aurten, 25. urteurrena denez, ezin gutxiago eskaini.
Jaialdiaren lehen urteetan, folklore-erakustaldia egun bakar batean egiten zen, Mirabetza Igandeko goizean, hain zuzen ere, Bertuteen Ama Birjinaren santutegiko patioan bertan. Hala ere, herritarrek itzelezko harrera ona egin ziotenez, antolatzaileek bi saio egitea erabaki behar izan zuten, larunbat gauean, lehena, eta igande goizean, bigarrena. Areago, igandeko saioa santutegitik kanpora atera behar izan zuten.
Egitaraua
Irailak 12, larunbata
19:00 – Alkateak harrera ofiziala egingo die jaialdira doazen taldeei, udaletxeko patioan, eta hainbat oroigarri emango dizkie. Taldeek ere elkarri emango dizkiete oroigarriak eta dantza bana egingo dute.
19:45 – Santiago plazatik kalez kale parada egingo dute folklore-taldeek, agintariekin eta jaialdiko gonbidatuekin batera.
20:30 – Folklore Jaialdiaren 25. edizioko lehen saioa. Sarrera bi eurokoa da eta Chapí antzokian bertan eskura daiteke.
Irailak 13, igandea
10:00 – Folklore Jaialdiaren 25. edizioko bigarren saioa, Bertuteen Ama Birjinaren santutegiko pinudian.
11:30 – Ama Birjinaren irudiari ongietorria emango dio Villenako dantza-taldeak, Bertuteen Ama Birjinaren santutegiaren aurrealdean.
12:15 – Aire zabaleko meza, Jaialdiaren 25. edizioa dela-eta, Bertuteen Ama Birjinaren santutegiko pinudiko agertokian jarritako aldarean.
13:30 – Villenako 25. Folklore Jaialdiaren amaiera-ekitaldia, Bertuteen Ama Birjinaren santutegiko pinudian.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com