Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu Elkartea Ibarra Kalduk 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean. Deialdia

Dokumentuaren akzioak

Ibarra Kalduk 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean. Deialdia

Ibarra-Kalduk 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean, eta, horretarako, hainbat ekitaldi antolatuko ditu 2016. urte osorako. Urteurreneko unerik garrantzitsuetakoa emanaldi berezi bat izango da, egungo kideekin batera 50 urteotan kide izandakoek parte hartzekoa. Emanaldi hori 2016ko ekainaren 11n izango da.

Gure asmoa da ahalik eta lagun gehienek parte hartzea, 1966tik 2016ra bitartean elkartekide izan diren guztietatik. Ez kezkatu pentsatzen baduzu ezin duzula dantza egin edota aktiboki parte hartu: den-dena pentsatuta eta kontrolpean daukagu, eta guzti-guztiek aktiboki parte hartu ahal izango dute ekitaldi horretan. Oso berezia izan dadin sekulako ahaleginak egiten ari gara.

Lehen entsegua urriaren 9an izango da, ostirala, 20:00etan, eta den-denok zaudete gonbidaturik,  egungo eta inoizko dantzari eta musikari guztiok, alegia.

Parte hartu nahi baduzu, ez huts egin lehen hitzordu horretara, egun horretan jakin egingo baitugu zenbat lagun izango dugun Barakaldon inoiz izan den dantza-emanaldi handiena prestatu ahal izateko.

Argibide gehiago eskatzeko, eta izena emateko edo gurekin harremanetan jarraitzeko bide hauek erabil ditzakezu:

  • Posta elektronikoa:  Bidali zure izen-abizenak, zurekin harremanetan jartzeko bidea zehaztuta, helbide honetara: ibarrakaldu@gmail.com
  • Telefonoa: Eman zure datuak hona deituta: 94 478 10 38
  • Aurrez aurre: Nahiago baduzu, zatoz bisita bat egitera gure egoitzara, eta zabaldu dugun zerrendan sartuko zaitugu.


Gogoan bizirik izango dugu denok. Ez izan zalantzarik.
Benetan nahi dugu zuk parte hartzea. Benetan behar dugu zuk parte hartzea.
Eta ez ahaztu, gero: esaiezu Ibarrako kide izan diren zure lagunei ere!
Zure zain gaude!  
GORA IBARRA-KALDU!!!
#ibarra50urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu Elkartea

Ibarra-kaldu Elkartea