Irailaren 19an, Gure Dantzak jaialdiaren 8. edizioa ospatuko da Lizarran

Jaialdia Lizarra gurutzatuko duen kalejirarekin hasiera emanen zaio. Foruen Plazara iristerakoan, dantza talde bakoitzak ohiko dantzak eskainiko ditu. Bukaeran, talde guztiek elkarrekin plaza dantzaz beteko dute Larraindantzarekin. Egunari amaiera emateko parte-hartzaile guztiek, afari baten inguruan bilduko dira eta Lau urrats taldearen dantzaldi herrikoibatez gozatuko dute frontoian.
Gure Dantzak jaialdiaren Lizarran jaio zen, Nafarroako hainbat herrietan ospatu izan da geroago Otsagin, Noainen, Tuteran, Isaban, Tafallan, Burlatan eta aurten jaioterrira itzuliko da.
Antolatzaileak: Francisco Beruete dantzari ohien elkartea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
Laguntzaileak. Lizarrako Udala eta Nafarroako Gobernua.
Informazioa: Irailaren 19an, Gure Dantzak jaialdiaren 8. edizioa ospatuko da Lizarran (Nafarroako Dantzarien Biltzarra)