Ibarra-kalduk kanta paseo bat antolatzen du Barakaldoko Beurko Bagatza auzoan
Ibarra-kaldu elkarteak gonbite zabala egiten die nahi duten auzotar eta barakaldar guztiei, gurekin batera etor daitezen maiatzaren 6an, ostiralean, 19:00etan Santa Teresa plazatik irtenda egingo dugun kanta-paseoan parte hartzera. Bilbon tradizio bihurtu den “Bilbo kantari” delako ereduari jarraikiz, gogora ekarri nahi ditugu garai bateko kaleko koro eta txikitero-talde haiek, auzoetan sasoian sasoiko abestiak kantatuz kalez kale ibiltzen zirenak, auzokideen eguneroko bizimodua alaitzen.
Ibarra-kalduko musikariak lagun, auzoko kaleetan ibiliko gara, kantuen zerrenda eta letrak eskuan, Beurko-Bagatzako plazak eta bazterrak gure kantuen bidez alaitzen, kantatzea gogoko duten guztiei gurekin elkartzeko gonbitea zabalduz.