Dokumentuaren akzioak
Ibarra-kaldu elkarteak maiatzean ere jarraitzen du 50. urteurrena ospatzen.
Maiatzean hiru ekitaldi antolatuko ditu Ibarra-kaldu elkarteak 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, eta, hala, jarraituko dugu gogora ekartzen gure elkarteak inoiz izan dituen atalak edo azpitaldeak. Honako ekitaldik hauek, hain zuzen ere:
Maiatzak 6, ostirala (19:00) - Kanta-paseoa: Koroek eta txikitero-taldeek auzoan kantatzeko ohitura galdu samarra daukagu eta, hori dela-eta, kantuen oihartzuna auzoko bazterretara berriz ekartzeko, kanta-paseo hau antolatu du Ibarra-kaldu elkarteak. Santa teresa plazatik irtengo gara eta kalez kale kantaz kanta ibiliko gara. Zer esanik ez: barakaldar guztiok gonbidatuta zaudete!
Maiatzak 12, osteguna (19:30) - Hitzaldia: “Gerra Zibila Barakaldon”, Ibarra-kalduko dantzari izandako Koldobika López historialari barakaldarraren eskutik. Tokia: Ibarra-kaldu
Maiatzak 19, osteguna (19:30) - Zineforum: AIKO taldearen “JOTAMENTALA” dokumentala. Ondoren, filmaren gaineko solasaldia. Tokia: Ibarra-kaldu.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com