Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Zuberoako ikastolen saskiak 2022

2022/11/21

Irekita dago Zuberoako ikastoleak laguntzeko Ikaskoli Gabonetako otarrak erosteko aukera. Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo di...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara, goiz eta arratsaldez San Andres egunean

2022/11/08

San Andresetako Plazara Dantzarak hiru hamarkadako ibilbidea du eta azken aldian dantzaldi gidatuen egutegia urte osora zabaltzeko ahaleginetan ari gara. Urrian Errebalen egin dugu ikasturteko lehen dantzaldia eta azaroan, San Andres egunean ekinaldi bikoitza izango dugu. Goizean, 12:30ean, ohi bez...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara dantzaldi gidatua Errebalen

2022/10/25

Lotuan, soltean eta sokan; dantza-jauziak, ingurutxoak eta kontra-dantzak. Ostiral honetan, urriaren 28an, 19:00etan, dantzaldi gidatua egingo dugu Errebalen. Iker Allur arituko da zuzeneko musikarekin eta Patxi Montero arituko da dantzaldia gidatzen. Plazara Dantzara hau ikasturte honetan eging...

Gehiago irakurri

Martin Zalakainen azken abenturaren bezperetan

2022/10/18

Igande honetan, urriaren 23an, eskainiko da azken aldiz Martin Zalakain. Donostian izango da, Victoria Eugenia antzokian eta agortuta dira sarrerak. Estreinatu zenetik bost urte pasa dira eta lehen egunetik izan duen ikusmin eta erakarmenak bizi-bizirik dirau. 26 emanaldi eta 15.000 ikuslerekin b...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain Deban

2022/09/27

Tiene Urbía una barriada vieja y otra nueva. La barriada vieja… Orduan ere jakinekoa genuen Astillero kalean bizi ginela berez, baina guretzat hura kale zaharra izan zen beti ume sasoian; hantxe kokatzen zen, beste batzuen artean, amama Juanaren antzinako etxea. Urte haietan, Gabonetan edo be...

Gehiago irakurri

Oñati, Deba eta Donostia: Martin Zalakainen azken geltokiak

2022/09/15

Euskal Herrian barrena bost urteko bidaia borobiltzera doa Martin Zalakain datozen asteetan. Oñati (irailak 17), Deba (urriak 1) eta Donostia (urriak 23) izango ditu azken geltokiak. Bost urte bideetan, pandemiaren urte-terdiko etena tartean, hogeitapiku emanaldi, milaka ikusle eta emozio. Dantzar...

Gehiago irakurri

Ez-ohiko bi urteren ondoren irailaren 8an egingo ditugu Arrateko Dantzak

2022/09/07

Pandemiaren ondorioz bi urtetan ez da ohiko festarik izan Arraten eta ezpata-dantza ez-ohiko moduan egin dugu. 2020an bezperetan dantzatu eta bideoz eman genuen eta 2021ean irailaren 8an bi dantzarik egin zuten dantza eta ezpata-dantza osoa kofradiaren egunean eskaini genuen. 2022an gauzak be...

Gehiago irakurri

Gerrako umeen oroimena dantzan jarri dugu Caerleonen

2022/08/04

Gerra, erbestea eta umeak. Oroitzapen saminak eragiten dituzten trajediak. 1937an 4000 euskal ume erbesteratu ziren Britainia Handira. Haietako asko ez ziren inoiz itzuli. 85 urte pasa dira eta historiaren pasarte latz haren memoria itzaltzen ari da. Noizbait ume izan zirenetako gehienak bezala. B...

Gehiago irakurri

Galesera goaz, Gerrako Umeen 85. urteurrenean dantzatzera

2022/07/06

Kezka dantza taldea taldeak Galesera bidaiatuko du uztailean,  The Basque Children UK’37 elkarteak antolatutako biltzarrean dantza egitera. Zehazki Caerleon-Newporten izango gara 1936ko Espainiako Gerra Zibiletik ihesi  euskal umeak errefuxiatu zireneko urteurrenean.  Basque Children 8...

Gehiago irakurri

Juan San Martin jaio zela 100 urte

2022/06/22

Bihar, ekainaren 23an, 100 urte beteko lituzke Juan San Martinek,  1922ko San Joan bezperan etorri baitzen mundura. Euskaltzaindiak  bere osoko bilkura Eibarren egingo du gaur eta omenaldia eskainiko zaio. Eibartar ilustrea, euskal hizkuntza eta kulturaren jakintsu, ikertzaile eta sustatzaile er...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com