Orain arteko ekarpenak
Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza
2024/10/30
Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
2024/07/16
Eskrima eta euskal dantza ezpatek lotuta
2024/05/20
Oier Araolaza: "Gizarte osoa euskal dantzan alfabetatzea behar dugu"
2024/05/16
Zer egin behar dugu tradizioarekin?
2024/05/03
Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan
2024/04/11
Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du
2024/02/27
Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan
2023/10/04
"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"
2023/07/21
Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?
2023/04/14
Orain arteko erantzunak
Re: Larrain dantzari buruzko lana
2003/04/28
Larunbatean izan zen DVDaren aurkezpen hori. Oiartzungo Herri Musikaren txokoan lagun asko bildu ginen aurkezpenerako. 30-40 lagun izango ginen.
Juan Mari Beltran-ek egin zigun harrera Herri Musikaren Txokoaren izenean, ondoren Xabier Mendizabal Gipuzkoako EDBren lehendakariak hitzegin zuen eta segidan Lizarrako Ibai-EGa dantza taldeko eta Lizarrako Gaiteroen ordezkariek hitzegin zuten. Ondoren DVDa ikusteko aukera izan genuen.
Oso lan txukuna egin dute. Bildutako dokumentazioa itzela izan da (hiru urtez jardun dute lan hau egite) eta Rosa Villafrancak prestatu du gidoia dokumentazio horretatik abiatuta.
Lizarrako Larrain dantzaren historia laburbiltzeaz gain, Larrain dantza dantzatzeko aholku eta arbigibideak eskaintzen dira DVDan.
Azken DVDeen errepartoa izan zen. Lizarrako Udalak eta Nafarroako Gobernuak ordaindu dute DVDaren edizioa eta beraz bultzatzaileek dantza taldeei dohain ematea erabaki dute. Taldearen izena jasotzen zuen zerrenda luzean sinatu ondoren DVDa eskuratu genuen. Larunbatean Oiartzunen izan ez ziren dantza taldeek Herri Musikaren txokoan bertan jaso ahal izango dute beren DVDa.
DVDa oparitzearena erabaki bikaina iruditzen zait. Ez dut uste edozein dantza talderentzat DVD bat erostea kostatzen den 30 euro inguru ordaintzea gehiegizkoa denik, baina Lizarrakoek ondarea hedatu eta diru publikoz lagundutako lanen zabaltzeko moduari buruz lezio ederra ematen dute. Helburua dantzaren historia eta dantzatzeko modua dantzari guztiei helaraztea da, beraz, helburu hori bermatzeko bidea jarri dute. Dantari buruzko zenbat liburu, CD eta bideo dago dantzaren sustapenean lan egiten duten erakunde eta elkarteen biltegietan hautsa hartzen?
Zorionak ba Lizarrako Ibai-Ega dantza taldeari eta Lizarrako Gaiteroei!
Re: Euskal Herriko Dantzari Eguna Iruñean
2003/04/24
Dantzari Egunari buruzko mezu kritiko bat irakurri daiteke hemen, posta zerrendan.
Tolosako Inauteriak
2003/02/26
Tolosako Inauteriak
Otsailak 22, larunbata: Kaldereroak
Otsailak 27, Ostegun Gizena
Otsailak 28, Ostirala Mehea
Martxoak 1, Zaldunita bezpera
Martxoak 2, Zaldunita
Martxoak 3, Astelenita
Martxoak 4, Asteartita
Martxoak 9, Piñata Igandea
Re: Dance-en berpizkundea
2003/02/24
Honako zuzenketa eginez idatzi digu Pascual Crespok:
Hay, una cosilla que me interesa aclarar, y es que la persona de la foto de Bello -1913, que se cita no puede ser el tio Prieto, de Odón, por muchas razones que no hacen al caso. Pero entre otras, aunque no lo conocí personalmente, he hablado con personas que lo conocieron, y me lo han descrito como una persona de complexión fuerte, más bien bajo de estatura, lo contrario del que citan con la chapela, el primero por la derecha, sobre una silla, en la fila superior. Este es, por si te interesa, Tomás Hernández, identificado perfectamente sin lugar a dudas por las personas de Bello que me informaron. Todos los demás participantes han sido identificados plenamente, y sin lugar a dudas, con nombre apellidos y mote. Espero poder publicar pronto el libro sobre el Dance de Odón, para "desfacer entuertos".
Re: Hasi dira Sohütako maskaradak
2003/01/13
Ikusi aurtengo lehen Sohütako lehen maskaradaren argazkiak
Aurtengo maskaraden data eta herriak
Re: Marixe-ren emanaldi berriak
2003/01/07
2003ko Marixe-ren emanaldiak:
Urtarrilaren 25ean Azkoitian
Otsailaren 22an Gernikan
Martxoaren 16an Errenterian
Apirilaren 6an Elorrion
Re: Zuberoako Maskaradak abiatzear
2003/01/03
Sohütako Maskaradei buruz Allande Sokarros-ek Euskaldunon Egunkariarako idatzitako artikulua hemen.
Re: Sohütan abiatu dira 2003ko maskaradak
2003/01/02
Mila esker Allande, egin ditugu zuzenketak eta Euskaldunon Egunkarian argitaratuko duzun artikuluaren zain gaituzu orain. Ondo segi!
Re: San Juan jaiak
2002/06/21
Eibarren San Juan egunean, ekainaren 24an, gaueko 23.30etan dantzatzen da soka-dantza edo aurreskua Untzaga Plazan. Kezka Dantza Taldeko dantzariak, Eibarko Udalaren txistulariak eta Udal-batza, hau da, Udaleko zinegotziak alkatea buru dutela, parte hartzen dute soka-dantzan. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantza tradizioen ezaugarriak biltzen dira Eibarko soka-dantzan.
Horretaz gain, aurten, ekainaren 22an, eta San Juanetako jaien egitarauan, Zuberoako dantzak eskainiko ditu Kezka Dantza Taldeak eguerdiko 13.00tean Untzaga Plazan bertan.
Re: Bi maskarada aurten Zuberoan
2002/01/07
Allande Sokarros-ek aurtengo Maskaradei buruzko erreportajea argitaratu du Euskaldunon Egunkarian. Irakurri hemerotekan