Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
Ameriketako Estatu Batuetako Slate egunkariko kazetari bat izan da Euskal Herrian aurtengo udan. Zehatz-mehatz Bilboko Aste Nagusian izan zen eta han bizitakoekin eguneroko kronika egin du Slate egunkarian. June Thomas du izena kazetariak, eta Bilboko jaietan, Plaza Barrian eskainitako dantzak ikusteko aukera izan zuen.
Bitxia da benetan ikusi zuenaz amerikar irakurleei kontatzen diena. Irakurri nuenean atentzioa deitu zidan, baina ez nengoen oso ziur ondo ulertzen ote nuen, eta beraz, Lisa Corcostegui Renoko dantzari eta ikertzaileari eskatu diot laguntza. Lisak argitu dizkit kontuak eta gutxi-gora-behera hauxe dio June Thomas-ek Bilbon ikusitako dantzariei buruz:
"Hemen eta Plaza Barrian arratsaldero eskaintzen diren Euskal Herriko dantzetan, harrituta geratu nintzen artistak zein "modernoak" diren ikusita. Ertaroko musika tresnak jotzen edo jota antzatzen zebiltzan emakume gehienek piercingak zituzten aurpegian; belaunetan txintxarriak eta buruan txapel gorriak zeramatzaten mutilak, tatuaje eta patilla handiak zeramatzaten gazte guay-ak ziren. Euskal Herrian, egunotan, badirudi, modernotzat hartzen dela hortera izatea."
Nik moderno bezala itzuli dudana ingelesez "hip" bezala ageri da eta Lisak emandako azalpenagatik (estar en la onda, de la ultima moda o de la vanguardia) iruditu zait "moderno" hitzarekin ondo uler daitekeela.
Dokumentuaren akzioak
Euskal Fundazioaren buletinean ere jaso dute albiste honen berri
Hemen duzue jatorrizkoa oso osorik. Kronika polita da. Merezi du:
Adventures in Basqueland From: June Thomas Subject: Guilt-Free Ethno-Tourism in Bilbao
eitb.com webgunean jaso dute dantzan.com-eko artikulu honen berri.
Hemen euskaraz
eta
hemen gazteleraz