Orain arteko ekarpenak
Kemen dantza taldea Japonian
2001/10/16
Bizkaiko Dantzak interneten
2001/10/16
Alkartasunak 25 urte
2001/10/12
Ortzadarren Jardunaldiak
2001/10/11
Ballet Biarritz Azkoitian
2001/10/04
Goizaldi IV. Bikote Dantza Txapelketa
2001/09/14
Basauriko 29. Dantza Agerketa
2001/09/11
Donostiako dantza solte txapelketa
2001/09/04
Maitaldia Miarritzen
2001/09/03
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
2024/07/19
https://x.com/dantzan/status/1813495392236916852
Gaiarekin sentsibilitatea dutenek hartu dute interesez nagusiki; beste askok uste dute dantzarekin interesik ez dutenez gaia ez dagokiela. Auziak dituen ertzetako batzuk:
- Mutilek dantzaren esparrua beretzat ere hartzen ez duten bitartean parekidetasunik ez da izango.
- Emakumeak kirolera bultzatzeko asmo onek kontrako ondorioak dituzte: gutxitasun sentipena indartu eta trebe diren jarduerak (dantza, adib.) baliorik gabekoak direla barneratuz.
- Gezurra da mutilei ez zaiela gustatzen dantza. Dantza gizaki guztiei gustatzen zaie. Lotsak aldentzen ditu dantzatik, nesken kontua delakoan, dantza egitea lotsagarria dela ikasten dutenean. Dantza-trebetasunak garatzeari uzten diotenez, trebetasun faltaren lotsa gehitzen zaio.
- Dantza hezkuntzan ez egoteak bi ondorio larri ditu: ez du dantzan alfabetatze unibertsala bermatzen eta dantza (beste gorputz hezkuntzen kontrara) ez dela ez beharrezkoa ez garrantzitsua pentsarazten du.
Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
2024/07/19
Halaxe da Patxi, aspalditik datorren kontua da, Ibon Arrizabalagaren lana ere ezagutzen dugu eta asko ikasten dugu hortik, eta oraingo hau guzti horren berrespena baino ez da, eskilaretan behera jaisten jarraitzen dugula eta oraingoz ez dugula sumatzen nola geratu, ez abiadura gutxitu ere. Eskileratan gora hastea ezta planteatu ere...
Bai Alex, itsasoaren bi aldeetan antzera gabiltza kontu honekin ere eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz aritu beharko gara, ezinbestean. Besarkada!
Oier Araolaza on Feminismoaren diskurtsoa, futbola eta euskal kultura
2024/03/05
Euskararekin egiten duzun analogia guztiz balekoa da. Euskaraz aritzea gaur egun ez da bere kasa gertatzen, jarrera aktiboa eta irmoa eskatzen du. Euria, haizea eta eguzkia, denak erdaraz dabiltza. Pentsatzea libreki hautatzen dela zein hizkuntzatan gabiltzan samurrago, gozoago, gustorago, askeago... libertatea kontzeptuaren manipulazio tranpatia da.
Gaur eta hemen euskal dantza gustatzea ez-ohikoa da emakumeentzat eta ia-ezinezkoa gizonezkoentzat. Futbola eta euskal dantzaren artean askatasunez hautatzen dugula pentsatzea, egunotan euriteek hazita dakarten errekan behera ala gora gusturago nola igeri egin libreki eta inpartzialki erabaki dezakegula pentsatzea modukoa da.
Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
2023/10/24
Gai horren inguruan Aritz Ibañez-ek egindako ekarpena, "Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz": https://dantzan.eus/kidea/aritz/euskararen-zinta-dantza
Lan horren inguruko Aritzen aurkezpena bideoan: https://dantzan.eus/bideoak/euskararen-zinta-dantza
Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
2023/10/24
Hezkuntza arautuak ez du salbatuko ez euskara, ez kantua, ez dantza. Komunitateak iraun-araziko ditu baldin eta festa egiteko zein negar egiteko baliatzen baditu. Gabe tresna horien ezagutza transmititzea hezkuntza arautuak parte hartu gabe (eta are gehiago, bizkar emanda) ezinezkoa izango da nire ustez.
Euskara hezkuntza arautuan sartuta dago eta ikusten dugu horrek ez duela salbatuko. Baina hor egongo ez balitz orduan bai batere aukerarik ez lukeela izango. Kantua eta dantza orain arte komunitateak (edo horren zati txiki batek) eutsi ditu, baina ahitzen ari den seinale argiak ematen ari da.
Oier Araolaza on Quetzales, Negritos, Migueles, Pilatos eta bertzeak. Pueblako mendietako dantzen mundua
2023/09/26
"Daukat kanpoko azturen ezagutzeak gurearen hobeki ulertzeko molde bat dela. Bertzea beti ispilu." idatzi duzu azken ahapaldian, eta bai, niretzat ere hala balio du, munduaren beste puntara begiratuta ere beti gurea ageri da espiluan.
Zinez mundu ezezaguna gure kultura globalizatu eta homogeneotik aparte irauten duena. Poz handia da hori, eta arrangura ere aldi berean, gure kultura globalizazio deritzon, baina kolonizazio kultura den horretan zer nolako abiaduran murgiltzen eta diluitzen ari den ikusita. Kultura isolatu horien kemena ere miresgarri zait: "ez dugu festa saltzen, partekatu egiten dugu". Biba zuek. Eta Esker mila zuri Xabier, hain urrun joan eta zure jakinmin nekaezinarekin espilu harrigarria atontzen hartutako lanengatik.
Oier Araolaza on Banderaren bortz musuak. Sainduak, jendeak eta erritoak Chilón eta Guaquitepec-en
2023/08/30
Oier Araolaza on Dantzarien agintza. Lumaren Dantza Teotitlán del Valle-n
2023/07/26
Zortzi orduz dantzan aritzen direla irakurrita gogoratu ditu Oñatiko Korpus dantzariak hiru egunez nola aritzen diren behin eta berriz dantzan, 70-80 aldiz errepikatuz dantza nagusietako batzuk. Mendian hamaika orduz korrika ibiltzeko egungo modak badituela dantza maratoietan bere aurrekariak?
Jesuitek beraien eskolen bidez dantza munduan zabaldu zutela ezaguna bada ere, agian ez diegu horrenbeste begiratu fraide dominikoek ebanjelizazio tresna modura erabilitakoari. Orain, tokikoen erlijioak desagerrarazteko erabilitako mairu eta kristauen pastoralak ez ote dira bihurtu sinesmen horiek eusteko tresna?
Ze harrigarria den Moctezuma dantzan jartzea hainbeste mende berantago. Europara ere ekarri zituzten XVII. mendean haren irudira egindako dantzak. 1693an Juan Antonio de Castro dantzari beltzak arrakasta handia eskuratu zuen Sevillan Moctezuma izeneko dantza eskainiz. 330 urte berantago bizirik dirau Moctezumak dantzarien oinetan.
Otsagiko bobo edo Guardiako katximorroen lehengusuak, Nafar erriberako paloteadoen testu errimatuen parekoak, eta zein eder eta bizi Doña Marina eta Malinchen jota dantza! Lesakako ziharkoakoa ikusteko etorri beharko gara hurrengoan Teotitlanera eta dantzaren irakaskuntza zorrotz hori ere behatu hincado, picado eta sobrepasaren ikasteko.
Mila esker Xabier!
Oier Araolaza on Barkamenaren soinua. Korpus-eko dantza erritualak Papantlan
2023/06/26
Interesgarria da halaber betaurreko horiek gure zilborrera begira jartzea eta gogoratzea ez dugula oraindik ikuspegi ekonomikotik aztertu gure euskalduntasuna eraikitzeko gako izan diren hainbat ikur, hala nola Etxahun-Iruri, Maurizia ala Jose Lorenzo Pujana.
Papantlako hegalariek behinola txapela gorriarekin hegal egin zutela jakinda ezin dugu aldarrikatu erritoan euskaldunok badugula ere partea eta souvenirrak saldu?
Oier Araolaza on Erreferenteen garrantzia transmisioan, dantzariak ikastetxeraino sartzen direnean
2023/06/21