Kemen dantza taldea Japonian

2001/10/16

Irun eta Hondarribiko hogeita bat dantzarik Sakai hiriko Sakai World Performing Arts Festival folk jaialdian dantzatuko dute.

Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Bizkaiko dantzak aurkeztuko dituzte Kemen-ekoek eta beraiekin batera Belgika, Tunisia, Samoa, Paraguai eta Koreako taldeek parte hartuko dute jaialdian. Hiru milioi pezetako aurrekontuari erantzun behar izan diote Kemeneko dantzariek Japoniara joateko.