Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nafarroako dantzen erradiografia

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako dantzen erradiografia

2001/10/20 00:13
Joxemiel Bidador dantzari eta ikertzaileak Nafarroako folklore dantzen ikusmira bat eskainiko du Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu duen Euskal Entografiaren XXII. Astean.

Azaroaren 9an, ostirala, arratsaldeko 19.30etan eskainiko du bere hitzaldia Joxemiel Bidador-ek Kutxa-ren Hitzaldi-aretoan, Arrasate kalean, Donostian.

Erriberako adibidea gidari hartuta Nafarroako folklore dantzaren erradiografia egingo du Joxemiel Bidador-ek.

Honela azaltzen du Bidador-ek berak bere lana:

"Una radiografia actual de la danza folklorica en Navarra: El ejemño de la ribera"

"Durante el otoño del año 2000, y por encargo de Kepa Fernandez de Larrinoa, realicé un repaso a la actualidad coreográfica popular navarra lo que dio como resultado una nueva y en mi opinión sorprendente visión de la misma, fundamentalmente en lo que atañe a la concepción habitual que sin duda sigue prendida en el imaginario foral, que hace de la montaña la zona por excelencia que ha sabido guardar su legado folklórico, en especial el relacionado con la danza. Lo cierto es que ni en la montaña se baila como antaño, ni en la Ribera carecen de danzas propias.

Es por ello que se hace necesario el realizar una nueva radiografía del tema válida como nuevo punto de partida en la evolución presente de la danza popular. Sería interesante además hacer constar en esta nueva investigación coreográfica de Navarra las características de estas danzas, como pueden ser el devenir de las danzas conservadas, la fecha de creación de las danzas reinventadas, los escenarios físicos y temporales, la importancia de los grupos y de las personalidades así como las relaciones humanas entre dantzaris, maestros de danza y musicos, la evolución de los elementos inherentes a la danza y la influencia en la misma de la moda del momento, etc."


Joxemiel Bidador - Iruñea 1970

Euskal Filologia ikasi du EHUn, eta Iruñea eta Tuterako zenbait ikastetxetan euskara irakasle jardun du. Literatura eta folklorea dira bere interes esparruak, eta horien ondorio da bukatzen ari den tesi doktoralaren gaia, XVIII. eta XIX. mendeko euskal idazleek dantzarekin erakutsi zuten jarrerak aztertzen baititu bere ikerketa lanean. Dantzaria da Joxemiel Bidador eta Iruñeko San Lorenzoko dantzarien taldeko kidea da.

Euskaldunon Egunkarian euskal literatura klasikoaz idatzi izan du astero Nafarkaria gehigarrian. Gaur egun Diario de Noticias egunkarian "Viejas historias de Navarra" orria idazten du astero. Besteak beste CEEN, FLV, Txistulari eta Egan aldizkari espezializatutan argitaratu diren hainbat artikulu idatzi ditu. Lau literatur antologia argitaratu ditu, Alexander Tapia Perurena eta Jose Agerre idazle iruindarren lan poetikoa eta XX. mende hasieran nafarroako prentsan idazten zuten beste zenbati kolaboratzaileren lanak berreskuratuz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.