Bizkaiko Dantzak interneten
Bizkaiko 21 dantzaren inguruko informazioa bildu dute euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eginda dagoen gunean: agintariena, arin-arin, banango, biribilketa, dantzari dantza, dominguillue, ezpata joku nagusia, ezpata joku txikia, fandango, gorulari, kaixarranka, Lanestosako uztai dantza, Launango, Lekeitioko aurreskua, mahai gainekoa, makil joku, soka dantza, txotxongilo, Xemeingo ezpata dantza eta zortzinango.
Gainera, hainat adituk idatziriko 21 artikulu irakur daitezke eta guneak guztira 300 bat argazki eta 80 bideo biltzen ditu.
Oier Araolaza