Orain arteko ekarpenak
2016/05/27
Tradizioa eta sorkuntzaren inguruko eztabaida antolatu du Euskal Kultur Erakundeak "Tradizioa, egia hutsa ote da?" izenburupean. Izenak dagoeneko antolatzaileen asmoak adierazten dituela esango nuke. Zer esanik ez eztabaidaren aurkezpen testuaren lehen lerroek: "Euskaldunak beren ohiduren preso o...
2016/05/18
Homogenizazioaren eta diferentziaren arteko sokatiran bizi gara. Segundu gutxitan Inglewooden nerabe batek mugikorrarekin grabatutako koreografia mundu osoko pantalletan ikusten da, eta grin berarekin imitatzen dute Melbourneko sukaldariak edo Salmantoneko postariak.
Gero eta berdinagoak gara, ...
2016/05/11
Orain urtebete ongi etorria eman nion orriotan Dantzertiri, antzerkia eta dantza ikasteko Eusko Jaurlaritzak Bilbon ezarritako eskolari. Irailean ireki zituen ateak eskolak, lehen ikasturtea osatzen ari da eta arte eszenikoen alorrerako albiste ona da hori. Baina nire ongi etorrian aurreikusten n...
2016/04/11
Ez dok Amairuren garaiko eta pareko dantzaren mugimenduak Argia dauka izena. Ez dok Amairuk euskal musikari egin zion tamainako ekarpena egin zion Argiak euskal dantzari. Eta gainera, biak bateratsu aritu ziren. Izan ere, mugimendu bereko bi adierazpen izan zirela esan genezake, Ez dok Amairu mu...
2016/03/15
Erne ondoko bideoari. Cadizeko dantza ikasle gazte batzuk dira, dantza ikasketen 5. mailan euskal dantzak landu behar izan dituzte eta hauxe da emaitza. Aitor Alavak jaso du bere blogean eta horren bidez izan dugu bideo honen berri.
Baztan-dantza txinatarra
Orain urte batzuk famatu b...
2016/02/23
Luzaroan entzun eta irakurri dugu garai batean emakumeek ez zutela dantzatzen. Euskal dantzetan egiten zituzten dantza gehienak "prestamoak" zirela, gizonezkoek "utzitakoak". Aita Donostiak esan zuen emakumeak ez zuela dantzatzen , asko jota dantzatua izaten zela. Azken urteotan hainbat ikertzaile...
2016/01/18
Orain 50 urte bezala, gaur egun ere, mainstream izan eta kultura nagusien ekoizpen komertzialekin homologatzeko obsesioak gidatzen ditu euskal dantzari saiatuen oinak. Aldi berean, orain bost hamarkada bezala, bazterrean, itzalean, fokutik kanpo, erditu dituen dantza isolatu eta gutxietsian dirau...
2015/12/01
Memoria arazo latzak ditugu. Memoria digitalaz ari naiz, ordenagailu, zerbitzari eta disko gogorretan gordeta dugun horretaz. Dantzan.eus -en azken hamalau urteotan pilatu zaizkigunak 16 Terabyte-ko (horietatik 15 bideoetan) tamaina dute. Elkarte txikia gara, eta beste batzuekin alderatuta kantit...
2015/11/03
Iaz etxekoekin egindako proposamenak, " Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri! " formulak, aurten zabalkunde handiagoa hartu du. Eibarko Mogel Ikastolaren guraso elkartearen bidez ikastolako guraso eta irakasleei zabaldu genien proposamena. Bi ideia zehatz zeuden proposamenean: koko...
2015/09/21
Ziega batean entzun ditugu presoek kantatu eta preso dauden orain 100 urteko kantuak . Ahots betez, ezer gorde gabe kantatuta entzun ditugu abesten presoak. Kanta ezagunak dira asko. Gernikako Arbola, Donostiako hiru damatxo, Atharratzeko jauregian, Partitzeko tenorea, Argia dela diozu, Bort�...
Orain arteko erantzunak
2013/02/14
Hori da Mikel! Dantzariak eta kitto! Beterano erabiltzeak badirudi adierazten duela dantzariaren adinak 15-30 bitartekoa behar duela, eta hortik aurrera beste izendapen bat eskatzen duela. Eta hori hankasartze galanta da, dantza taldeoi izugarrizko kaltea eragin diguna gainera.
Niretzat erreferente diren dantzari gehienek 40 urtetik gora dituzte, eta ez dira beteranoak ez dantzari ohiak, dantzariak dira. Dantzariak, ardo onak bezala, urteekin ontzen dira!
2013/02/14
Mila esker Aritz, Irune eta Mikel zuen erantzunengatik! Aritz eta Irune, zuek diozue kasuaren araberakoa dela, egun zehatz batekoa denean singularrean eta sorta denean pluralean erabiltzen dela. Baina ez da hori nik hemen planteatzen dudana. Kasu guztietan, egun bakarreko ekitaldi zehatzari buruz ari garenean ere, Zuberoako tradizioan, pluralean, maskaradaK izendatu izan direla da nik diodana. Alegia, beti pluralean, salbuespenik gabe.
Susmoa dut singularra erabiltzeko joera nahiko berria dela, eta ziur aski erderatik (frantsesetik eta gazteleratik) eratorria. Zuberoako laguna gaztea al da? Nik esango nuke adinekoek pluralean erabiltzen dutela kasu guztietan.
Festen "izera anitz" hau ulertzeko adibide polit bat "ezteiak" dira. Ezkontza eta boda izan daitezke singularrak, baina "ezteiak" beti pluralean erabiltzen da, ezkontza bakarrari buruz ari garenean ere.
2013/02/13
Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.
2013/02/12
Dantzariok, antzerkilariek eta teknikariek behar dugu eskola bat. Premia benetakoa da. Eta abiatuta zegoen proiektu hau hutsean geratzea galera larria izango da. Lehen bultzadan dantza tradizionala ez zuten aintzat hartu Eszenikarako, baina bazegoen aukera aurrerago bidea egiteko bertan. Orain askoz zailagoa izango da.
Proiektua bultzatu behar zenean lokartu, eta gero, azken orduan, gauzak presaka eta gaizki egitearen ondorioz bertan behera geratu da Eszenika. Baina bai Hezkuntza sailaren aurrean eta baita eskolaren aldeko plataformaren aurrean salatu dudan moduan, Eszenika Bilbon jarri nahiak, eta horretarako eraikin berri bat prestatu nahiak lagundu du horretan. Eraikin bat hutsetik eskola bihurtzeko 5-6 miloi euro xahutu beharrean bazeuden beste aukera batzuk lehendik dauden beste azpiegitura batzuetan eskola martxan jartzeko. Isabel Celari berari jakinarazi zitzaion 2009 urtean, bazituela beste aukera batzuk, 2009an bertan eskolako ateak irekitzeko moduan. Lantaldea antolatu beharra soilik zuen. Ez zeukan gainera egoitza definitiboa izan beharrik, abiatu zitekeen toki batean, eta egoitza definitiboa prest zegoenean aldatu tokiz. Baina eskola lehen egunetik Bilbon jartzearekin tematuta zeuden eta beste aukerak aintzat hartu gabe egin zuten aurrera.
2012/12/11
Hara, niri ere pasatzean atentzioa deitu dit, eta oso interesgarria kontatu duzuna. Ioannes de Quirno, baler arpoinlaria eta dantzari aparta. Oso polita kontakizuna Aritz! Eskerrikasko!
2012/12/08
Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza talde batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela zinta-dantzan... ez dakit parrez hasi ala auzo-lotsaz irakurri ez banu bezala egin.
2012/11/19
Neuk ere uste dut animaliei tratu txarrak egiten zaizkiela festa batzuetan eta horiek ez direla baimendu behar, baina oilasko jokoaren kontu honekin zalantza handiak ditut. Egunero milaka oilasko hiltzen ditugu baserri eta granjetan oilasko-jokoan egiten den modu bertsu edo krudelagoetan, baina ezkutuan egiten denez ez da ezer pasatzen. Oilaskoak plaza agerian hiltzea tratu txarra da? Ez dakit, baina hori tratu txarra bada, jateko hiltzen ditugun animalia guztiei tratu txarrak eragiten dizkiegu.
Nik pena hartu dut Amasako oilasko jokoa bukatu dela jakinda. Arrautzekin segitzea beste erremediorik ez badute, gutxienez arrautz-joko bat ere asmatu beharko lukete iriarena doinuarekin!
2012/11/16
Bai, hori da! Mikelue begi luze, ja, ja! Jota dantzatzerakoan ere bikote bat elkarrekin dantzan ageri da.
2012/11/15
Konpainia hau oso ona da, baina zehazki bideo hau (film laburra esan daiteke) izugarria iruditzen zait. Pantaila handian jarri eta musika altu jarrita ikustekoa da. Juanma Sanchez musikari madrildarraren bidez ezagutu nuen eta eskerrak berari.