Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin

2016/02/23 09:15
Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin

Santurtzi, 1921.

Luzaroan entzun eta irakurri dugu garai batean emakumeek ez zutela dantzatzen. Euskal dantzetan egiten zituzten dantza gehienak "prestamoak" zirela, gizonezkoek "utzitakoak". Aita Donostiak esan zuen emakumeak ez zuela dantzatzen, asko jota dantzatua izaten zela. Azken urteotan hainbat ikertzailek erakutsi digute emakumeek historian dantzatu dutela, bai, uste baino gehiago, uste baino maizago. Baina entzutea eta irakurtzea gauza bat da, eta ikustea beste bat. Gaur dantzan.eus-en sareratu dugun filme honek ebidentzia hezur-mamitzen du. Emakumeak, soka-dantza bat eginez, aurreskua gidatuz Santurtzin, 1921ean.

Gure dantzen historia ikusteko modua eguneratzen lagunduko digun dokumentua. Irakurri filmari buruzko xehetasunak ondoko loturetan:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.