Orain arteko ekarpenak

Kulturaren Euskal Kontseiluaren batzarra San Joan arratsaldez

2021/06/29

Kulturaren Euskal Kontseiluaren batzarra San Joan arratsaldez
Ekainaren 24an, San Joan egunez izan dugu Kulturaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkura, bideo-bilera oraingoan ere. San Joan egunean aurreskua dantzatzen dugu Eibarren eta bileraren lehen partea jarraitu ondoren, gero utzi egin behar izan dut dantzara joateko. Erakundeetako kultura alorretako eta ...

Gehiago irakurri

Musika Eskoletako dantza irakasleen gaitzea bertan behera uzteko eskaera

2021/06/02

Musika Eskoletako dantza irakasleen gaitzea bertan behera uzteko eskaera
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eskatu nahi diot bertan behera utz dezala euskal dantzako irakasleak Musika Eskoletan gaitzeko prozedura . Euskal dantzan ez dago ikasketa formalik lan horretarako beharrezkoa den neurriko prestakuntza formala eskaintzen duenik, beraz, prestakuntzarik eskaini...

Gehiago irakurri

Elkarrizketa Dantzariak 65 aldizkarian

2021/03/15

Elkarrizketa Dantzariak 65 aldizkarian
Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkariaren 65. zenbakian Xabier Etxabe adiskideak egindako elkarrizketa argitaratu da. Hemen elkarrizketa bera: Oier Araolazarekin hizketan, dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesia aurkeztu berritan Xabier Etx...

Gehiago irakurri

Eraikitakoa deseraikiz

2020/12/21

Eraikitakoa deseraikiz
Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan liburuaz elkarrizketa egin didate Kulturkliken. Gaur, astelehena, abenduak 21, 18:30ean, hitzaldia eskainiko dut Arrasaten, Kulturaten.  Genero identitatea euskal dantza tradizionalean, eraikitakoa deseraikiz Oier Araolaza dant...

Gehiago irakurri

"Dantzaren industria" oximoron bat da

2020/12/11

"Dantzaren industria" oximoron bat da
Dantzari baino, dantzaren sektore profesionalari bideratu nahi dizkio laguntzak Jaurlaritzak, eta dantzaren sektore profesionala egituratu eta indartu nahian, "dantzaren industria" izendatzen hasita dago azken aldian. Baina dantzaren industriarik existitzen da? Ez al da oximoron bat? Genero arrak...

Gehiago irakurri 2

Eta orain zer?

2020/10/23

Eta orain zer?
Ez debekatzerakoan, ez baimentzerakoan, ez aholkuak ematerakoan, ez laguntzak eskaintzerakoan. Dantzaz ez dira akordatzen gure agintariak, ez osasun-arduradunak, ez kulturakoak, ez beste inor. Nafarroan, Iparraldean eta EAEn, Euskal Herri osoan pandemiari aurre egiteko larrialdi neurri zorrotzak ez...

Gehiago irakurri 3

Larrialdia aztergai Kulturaren Euskal Kontseiluan

2020/06/08

Larrialdia aztergai Kulturaren Euskal Kontseiluan
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak deituta, Kulturaren Euskal Kontseiluaren bilera izan dugu maiatzaren 28an. Bertan agertu ziren gaiak laburbildu eta nire interbentzioan aipatu nituenak, dantzaren jardueraren berreskuratzeari eta praktika amateurra aintzat hartzeari buruzkoak jaso ditut sarrera h...

Gehiago irakurri

"Emakumeek dantza egin dute beti. Ez dakiguna da gizonak dantzatuko diren etorkizunean"

2020/05/08

"Emakumeek dantza egin dute beti. Ez dakiguna da gizonak dantzatuko diren etorkizunean"
Doktore-tesiaren defentsa dela eta zenbait elkarrizketa egin dizkidate. Horietako bat da honako hau, Maider Iantzi Goienetxek, GARAren Gaur8 gehigarrirako egindakoa eta 2020ko apirilaren 25ean argitaratu dena. Luze eta zabal hitz egin genuen eta lan bikaina egin du Maider Iantzik elkarrizketaren ...

Gehiago irakurri

Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian

2020/04/16

Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
Doktore-tesian jorratu dudan gaiaren inguruan, hain zuzen euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketatu nau Argia astekariko Mikel Garcia kazetariak. Martxoaren 22an argitaratu zen elkarrizketa , Argia aldizkariaren 2682. zenbakian , eta gaia azalean nabarmendu dute. Jarraian irakurri dait...

Gehiago irakurri 3

Dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesiaren defentsa

2020/03/03

Dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesiaren defentsa
Apirilaren 30ean, osteguna, 11:00etan izango da doktore-tesiaren defentsa, eta bideo-konferentziaz burutuko da saioa. Ekitaldia jarraitu nahi duzuenok bete formulario hau eta emailean jasoko duzue ekitaldian sartzeko lotura. Hori bai, ohartarazi didate kontu hartzeko kamera eta mikrofonoa itzaldu...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Feminismoaren diskurtsoa, futbola eta euskal kultura

2024/03/05

Halaxe da, bai, Xabier. Askatasuna ulertzeko modu neoliberalaren tranpa da. Zer gustatu behar zaigun erabakita dago eta nork bere gustuko jarduerak hautatzen dituela sinestea ilusokeria [...]

Oier Araolaza - Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"

2023/10/24

Ana Urkizaren artikulua: https://www.noticiasdenavarra.com/[…]/azken-eskualduna-7417389.html Gai horren inguruan Aritz Ibañez-ek egindako ekarpena, "Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz": https://dantzan.eus/kidea/aritz/euskararen-zinta-dantza Lan horren inguruko Aritzen aurkezpena [...]

Oier Araolaza - Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"

2023/10/24

Adierazpen formak (euskara, dantza, kantua...) eta komunitatea (euskaldunak?) biak gaude kinka larrian, ezin bestela, elkarlotuta baikaude, komunitateak erreproduzitzen ditu adierazpen formak eta jardun horiek trinkotu [...]

Oier Araolaza - Quetzales, Negritos, Migueles, Pilatos eta bertzeak. Pueblako mendietako dantzen mundua

2023/09/26

Mila esker Xabier, bai azken kronika eder honengatik, bai Mexicotik urte osoz eskainitako kronika sorta harrigarriarengatik. Ez nintzen konziente zenbat giza-talde, kultura, hizkuntza eta errito [...]

Oier Araolaza - Banderaren bortz musuak. Sainduak, jendeak eta erritoak Chilón eta Guaquitepec-en

2023/08/30

Ene ba. Bada mundu oso bat gure begiek ikusten duten horren ezkutuan. Guaquitepec-era iristeko bidea eta tseltal hizkuntzan bizi den kultura horren errito eta ohiturak [...]

Oier Araolaza - Dantzarien agintza. Lumaren Dantza Teotitlán del Valle-n

2023/07/26

Ene ba, a ze bidaia harrigarria eta jakingarria oparitu diguzun orain ere Xabier. Dantza kontu soil zirudiena antropologia, soziologia, ekonomia, erlijioa eta funtsean, politika dela [...]

Oier Araolaza - Barkamenaren soinua. Korpus-eko dantza erritualak Papantlan

2023/06/26

Tradizioen patrimonializazioaz eta identitatea elikatzen duten osagai kulturalen merkantilizazioaz Jean eta John Comaroff-ek (2009) idatzitakoak etorri zaizkit gogora hegalarien profesionalizazioa eta merkaturatzeaz irakurrita. Identitatearen industriaz [...]

Oier Araolaza - Erreferenteen garrantzia transmisioan, dantzariak ikastetxeraino sartzen direnean

2023/06/21

Hainbat herritan euskal dantza gainbeheran sentitzen dugun garaiotan harrigarria gertatzen zaigu beste zenbait herritan, Oñatin hala-nola, zein osasuntsu eta oparo ari diren euskal dantzan. Horren [...]

Oier Araolaza - Odol berria San Blaseko soka-dantzan

2023/04/26

Arrakastaz hil deitzen zaio horri. Bueno, hil agian gogorregia da, baina tira, zauritu... Niri espazio publikoaren tira-bira bizi hori asko gustatzen zait, dantzariak jende artean [...]

Oier Araolaza - Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?

2023/04/19

Elkarlana beharrezkoa da, zalantzarik gabe. Eta honakoa hau horrela ulertzen dut. Gure bidean agertzen zaizkigun zalantzak publikoki agertu eta bidegurutzeetan egiten ditugun hautuak azaltzea ezinbestekoa [...]