Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Loinazko dantzariak bi mende geroago Donibane Lohizunen

2023/06/15

Beasaingo dantzari txikiak 1897. urtean Donibane Lohizunen dantzatu zirela jakin genuen argazki zahar hau dela medio . 126 urte ondoren, bi mende geroago, eta Begiraleak dantza taldearen gonbidapenari esker, argazkiaren erreplika egin ahal izan dugu ekainak 4ean. Orduan Justo Irastortza “M...

Gehiago irakurri

Paxatxok hasi du Euskal Herrian zeharreko ibilaldia

2023/01/13

Joan den urtean aurkeztu genuen Beasainen arrakasta handiz “Azken Dantza Maisua” dokumentala. Herrian bertan harrera ona izatea espero genuen gauza bat da, baina orain beste jauzi bat eman du dokumentalak eta hasi du lurraldez lurraldekako ibilbidea. Joan den abenduak 11n Durangoko...

Gehiago irakurri

100 ezpatak kalean berriz ere

2022/10/13

Joan den irailak 10ean ospatu genuen 2022ko Igartzako dantzarien eguna. Bi urtez modu mugatuan egin eta gero, itzuli ahal izan gara lehengo moldera eta ajerik gabe itzuli ere. Ehundik gora dantzari eta musikari segizioan eta Igartzako inguruan, zorrotz eta alai, ohiko eginkizunak betetzen. Aurte...

Gehiago irakurri

Zirrarak gainezka

2021/09/14

Lehen aldia izan balitz bezala. Musukoek ezin izan zituzten gure emozio eta sentimenduak estali. Paxatxo laguna gogoan, egun borobila pasa genuen larunbatean, pandemia aurreko egoera eta aukerak neurri handi batean berreskuratuta. 100dik gora partaidez osatutako segizioa gauzatu ahal izan genuen, h...

Gehiago irakurri

Herriaren maixua

2021/01/19

(Paxatxo Sarriegi Olano, 1958-2021) Doluz  eta umezurtz geratu gara beasaindar dantzariok. Bizitza osoa dantzari edota dantza-maisutzari eskaini dion Paxatxok utzi gaitu, ezustean, eta sinetsi ezinda geratu gara. Lauzpabost urterekin hasi zen dantzan plazan, aita Joxe dantza-maisuaren eskutik, ...

Gehiago irakurri

Musukoak ezpaten artean

2020/09/18

Joan den asteburu honetan galdera bat geratu zaigu airean denoi: musuko gorriak ezpata-dantzarion janzkeran geratzeko etorri ote dira? Era batera ala bestera izan, usadio osasuntsu baten erakustaldia egin ahal izan genuen joan den larunbatean. Dena kili-kolo dabilen garai nahasi eta xelebre haue...

Gehiago irakurri

Koroi-txertoa koroi-birusaren aurka

2020/06/25

Uda hasierako herri-tradizioaren legeari zor, gure Sanjoan Esku-dantzaren ezaugarritako bat da aurreko urteko belar-onak eta loreak sutan erre, urte horretako berriak bildu eta dantzaren bidez bedeinkazioa ematea. Egunean bertan dantzariek bildutako Sanjoan loreekin egiten dute euren koroia, burua...

Gehiago irakurri

Izurriteak ez dizkigu sokak eten

2020/05/27

Ez gara dantzatu gabe geratu. Ez da samurra izan, baina Loinatzetan ohikoak ditugun  hiru dantza-sokak   egin ahal izan ditugu , bakoitza bere uneari eta lekuari lotuta. Bitxia eta arraroak izan dira ekitaldiak, derrigorrez egokituak egoera berriari, baina ahal izan den neurrian tradizioak eka...

Gehiago irakurri

Zumitz-dantzak josi du Igartzako Zaldikoa

2019/09/11

Kofradiaren legeei jarraituz, joan den larunbatean gure dantza-liturgia beste urtebetez gehiago bete genuen. Badirudi 100 dantzarien segizioa eta ezpata-dantza sendotzeko bidean gaudela, kopuru horretan baikabiltza azken urte hauetan. Egurats eta giro distiratsua, kolore eta argi ederrekoa piztu...

Gehiago irakurri

DANTZA filma Beasainen

2018/12/21

Aspaldiko laguna dugu Telmo Esnal dantzaria. Berak zuzendutako filmeko grabaketaren atal batzuetan parte hartzera gonbidatu gintuenean gustora asko eman genion baiezkoa. Eskertu nahi diogu eskainitako aukera, zinemaren mundua barrutik ezagutzeko abaguneaz aparte, hain emaitza polita eman duen ikusk...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari

2023/09/30

Eskerrik asko Duguna! Gure Kofradiaren historiarako beste orrialde polit bat idazten laguntzeagatik.
Izango dira gehiago eta dantzan bizi!

Aurtzaka dantza taldea on Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du

2021/07/23

Goierri aldean oso dantzari on eta pertsona hobe gisa ezagutu genuen, baita zituen ezagutza eta izaera alai eta eskuzabala disfrutatzeko modua izan ere.
Aurtzakako lagun guztion partetik besarkada haundi-haundi bat gertukoei eta familiari.

Aurtzaka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Besarkada maitagarri bat Beasaindik Marianen eta Argiako familia handiarentzat. Dantzan bizi Marian!

Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian

2017/09/05

Dirulaguntzarik ez.
Jaialdi gehienetan ohikoa den moduan, bidaia gure kontu, baina kasu honetan bertako egonaldia antolatzaileen esku izan da, oso baldintza onetan, 6 egunez. Bertan mugitzeko autobusa ere behar izan genuen. Guztira 11.000 euro inguru, 33 pertsonen hegaldiak, materiala bidaltzea eta autobusa.

Aurtzaka dantza taldea on Karmele Goñi gogoan

2017/06/09

Bat egiten dugu Aurtzaka dantza taldetik ere, Karmeleren izaera eta egindako lan eskerga goraipatzeko orduan. Zeraingo dantza eta tradizioen berri eman zigunean, oso gogoan dauzkagu bere amonaren baserri eder horretan egindako harrera abegitsua, eta elkarrizketaren goxoa. Zerbait magikoa sentitu arazi zigun, bai kontatutako edukietan, bai bere patxadan eta hitzen jarioan.
Oso gogoan zaitugu Karmele!

Aurtzaka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak bikote!
Poztekoa da dantzari guztiontzako eta ezagunak zaituztegunontzako.

Aurtzaka dantza taldea on Igartzako ezpata-dantzarien distiran Joseba Juarez gogoan

2015/09/18

Zuek ere honen parte zarete eta izan bedi hamarkada askotarako!
Eskerrak zuei.

Aurtzaka dantza taldea on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak Sant Vicenç dels Hors (Herrialde Katalanak)-en izan gara uztailaren 24-26 bitartean, Goierriko Gure Esku Dago-ren ordezkaritza batekin batera. "Castell" antzeko giza-dorre txiki bat egiten ere ausartu gara:
 http://goierri.hitza.eus/2015/07/27/163276/

Aurtzaka dantza taldea on Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra

2015/07/24

Josebaren dantza-biografia ahalik eta osatuena egiten saiatu gara eta hemen duzue laburtuta. Inork zuzenketarik edo datu berririk eman nahi izanez gero, eskertuko diogu.

Joseba Juarez Mendizabal
1980-2014


1985. Dantza egin zuen lehen aldiz 5 urterekin, Jakintza eskolan, Aurtzaka dantza taldeko Iñaki García “Mario” irakasle zuela.
 
1986-1989. Dantza klasiko ikasketak egin zituen Beasainen Kontxi Aranburu irakaslearekin.

1989. Dantza sueltoan hasi zen Joxe Juan Ugalde irakaslearekin, eta Juantxo Urbietarekin ondoren, 1998ra arte Villabonako Martin Musika Eskolan.

1991-1994. Dantza solteko hainbat txapelketatan parte hartu zuen, txikien mailan Ane bere arrebarekin.

1993 Ordiziako Jakintza dantza-taldean hasi zen, Nati Garzia irakasle zuela.

1993-1996 Dantza klasiko ikasketak egin zituen Beasainen Kontxi Aranburu irakaslearekin.

1994-1998 Dantza solteko hainbat txapelketatan parte hartu zuen, helduen mailan Ane bere arrebarekin.

1995 Aurtzaka dantza-taldean hasi zen dantzari, Mikel Sarriegiren zuzendaritzapean. 2014 urtera arte, bertako dantzari eta dantza-maisu izan da.

1995 Bere lehen bidaia egin zuen atzerrira Aurtzaka dantza-taldean, Jakintza, Ostadar eta Iztueta taldeekin batera Bretainia eta Galesera.

1995 Jakintza dantza-taldeko irakasle eta arduradun hasi zen.

1995-2004. Dantza solteko irakasle aritu zen, hainbat eta hainbat bikote trebatuz. Baita soinu-zaharren irakasle ere.

1996 Agintarien dantza-sokako laguntzaile eta dantza-maisua Araman, 2003 urtera arte.

1996. "Dantza berriak doinu berriei jarriak" dantza ikuskizunerako "Danza con noivos" eta "Talamanttuna" koreografiak prestatu zituen, Aurtzaka dantza-taldearekin.

1997. Jesus Mari Garate dantza-maisuarekin hasi zen dantzan.

1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Itsasondon, 2001 urtera arte.

1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Zegaman, 2013 urtera arte.

1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Olaberrian.

1998-2000. Argia dantza-taldearekin “Zortziko” eta "Kondharian" ikuskizunetan parte hartu zuen dantzari gisa.

1998-2001. Nahia dantza-taldean aritu zen Jesus Mari Garateren zuzendaritzapean. ETBko "Olentzero Begigorri" programarako "Sagarraren Adarraren" dantzaren koreografiaren arduraduna izan zen Kimetz Larrañagarekin batera.

2000. Ordiziako Santa Ana eguneko meza nagusian Santa Anaren martxa dantzatzen hasi zen 2014 urtera arte (2005 eta 2011n ezik).

2001. Ordiziako Santanazaleen Kofradiako esku-dantzako dantza-maisu lanetan hasi zen, Enrike Lacalle eta Gurutz Ojangurenekin batera, 2014ra arte.

2002 Aurtzaka dantza-taldearen Villafranca de Bonany-ko (Mallorka) bidaia antolatu eta zuzendu zuen.

2003 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Ordizian.

2004 Dantza solteko ikastaroak eman zituen, Idiazabalen eta Beasainen, Izaskun Salazarrekin batera.

2004 "Goierriko" dantzen ikuskizunerako "Erromeria" eta "Inauteriko arin-arina" koreografiatu zituen Mikel Sarriegirekin batera.

2006 Argentinan izan zen Aurtzaka dantza-taldearekin. Hainbat dantza-ikastaro zuzendu zituen bertako Euskal Etxeetan.

2007 Santanazaleen esku-dantzako aurreskua izan zen.

2007 Igartzako Kofradiaren Ezpata-dantzako buruzagi eta dantza-maisu lanetan hasi zen, 2014 urtera arte.

2009 Santanazaleen kofradiako 500. urteurrena antolatzen aritu zen.

2014 Ordiziako Jaietako txupina bota zuen, Amets Bide dantza-taldearen 50. urteurreneko ospakizuna medio.

2014 Aurtzaka dantza-taldeko haur txikien irakasle hasi zen.

Aurtzaka dantza taldea on Joseba Juarez gogoan Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan

2014/11/10

Dena ondobidean han izatekoak ginelarik, pozgarria zaigu, eta ziur Joseba berari ere, sentipenez presente egon izana. Mila-mila esker San Martingo ezpata-dantzariei.
Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com