Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Baserritar jantzia atontzen ikasteko tallerrak

2007/11/23

Datorren ostiralean, azaroak 30, San Andres eguna, jai handia eta nekazal feria izaten dira Eibarren. Plazara Dantzara erromeria izango da 13.00etan Untzaga Plazan Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin, eta Kezka dantza taldeko dantzari, dantza eskolako ikasle eta dantzara animatzen diren guztien g...

Gehiago irakurri

Asteburua Arraten

2007/10/09

Irailaren 7an, ostiralean iritsi ziren aurtengo Arrateko jaiak, eta iritsi bezala joan ziren hilaren 9an, igandean, Kofradia Egunarekin. Asteburu betea izan da aurtengoa; ostiralean bertso-afariarekin hasi eta igandean baserritarrekin bazkaltzen bukatu arte, herri-kirolak, musika, bertsolariak, her...

Gehiago irakurri

Arratetik San Migelera

2007/10/05

Irailaren 8an, Arrate egunean, ekin genion kurtso berriari Kezka dantza taldeko dantzariok eta pasa den hilaren 29an, Elgoibarko San Migel auzoan borobildu genuen hilabetea. Nahiz eta hilabete gogor samarra izan, esaerak dion bezala, gustuko tokian aldaparik ez. Elgoibarko Haritz-eko dantzari...

Gehiago irakurri

La Mercè-k Arrateko Amaren bisita jaso du

2007/09/28

Larunbatean goizean goiz abiatu ginen Eibarko Kezka-ko eta Elgoibarko Haritz-eko dantzariok Elgoibarko Udal bandako txistulariekin eta Oihane eta Eneritz trikitilariekin batera Bartzelonarantz. Gurekin batera Zubietako joaldunak izan genituen bidailagun. Ezpatak, makilak, arkuak... eta dantzako arr...

Gehiago irakurri

Haritz eta Kezka Lasturren

2007/09/26

Pasa den asteburuan ospatu dira Debako Lastur auzoko jaiak. San Nikolas jaiak ospatzen dituzte Lasturren eta Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeek emanaldia eskaini genuen bertan larunbatean, hilaren 15ean. Arrateko Amaren ezpata-dantza eta Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzekin...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak La Mercè-n

2007/09/19

Asteburu honetan ospatuko dira La Mercè-ko jaiak Bartzelonan eta Eibarko Kezka eta Elgoibarko Haritz taldeetako dantzariok bertara joango gara Bartzelonako Euskal Etxeak gonbidaturik bertan antolatutako jaialdian parte hartzera. La Mercè-ko jaiak Bartzelona hiriko jaiak dira. Egun handia ...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak aurten asteburuan

2007/09/05

Arrate eguna aurten asteburuan, larunbatean, egokitu denez beste urte batzuetan lan eta azterketa eginbeharren ondorioz Arrateko emanaldian parte hartzerik izan ez duten guztiak bilduko dira ezpata-dantzan. Guztira 44 dantzari ari gara ensaioetan, eta horietako bat min hartuta dagoenez eta azken ord...

Gehiago irakurri

Azurtzako soka-dantza

2007/08/03

Urtero legez aurten ere Azurtzan izan gara Kezka dantza taldekoak soka-dantza egiten. Santiago egunez izan ohi da soka-dantza Azurtzan, hala ere, aurten uztailaren 25a lan eguna izanik hurrengo igandean, hilaren 29an egin genuen dantza. Soka gidatzen Josu Garate ibili zen eta atzeskulari ald...

Gehiago irakurri

Maskaradak Tremp-en

2007/07/20

Artaziak, barrila, bandera, zaldia eta zaldiaren buztana furgonetan sartu eta Tremp-era abiatu ginen Kezka dantza taldeko bost dantzari eta bi txistulari pasa den uztailaren 14ko asteburuan bertan ospatu den En Tremp Dansa, 2n festival de Música i dansa del'altpirineu jaialdian parte hartzera. ...

Gehiago irakurri

Agarra-me estes palos!

2007/07/11

"Tem para fazer um trabalho aprofundado e na motivação de jovens para a de danças tradicionais e a cultura tradicional" esaten zigun Tosé-k afalorduan. "Baita guk ere!" erantzuten genion. Tosé Mirandako Pauliteiro en zuzendaria da. Dantza tradizionalen jarraipenarekin kezkatutako gizon...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com