Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Maitane joan zaigu

2007/01/31

Sinistu ezinda gaude oraindik. Gaur goizean hil da Maitane Castillo Otaola. 18 urte zituen. Urteterdi eman ditu minbiziarekin borrokan. Ez zegoen amore emateko prest, eta ahal izan zuen beste eutsi zien dantzari eta musikari.  Ebakuntza batetik irten berritan dantzatu zuen Arrateko ezpata-d...

Gehiago irakurri

Eibarko lenenego Euskal Jaietako bideoak

2007/01/29

Asier Sarasua eibartarraren eskutik Eibarko lehenengo Euskal Jaiak ikusteko aukera dugu. 1965 eta 1970 bitartean jasotako bideoak dira hauek. Lehen urte horietan Arrate Kultur Elkartea k antolatzen zuen Euskal Jaia Eibarren. Hain zuzen ere Asier Sarasuaren gurasoak ibili ziren lehen Euskal Jai ...

Gehiago irakurri

San Antonetako soka-dantza

2007/01/24

Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere Azitain auzoan izan gara San Anton jaiak ospatzen. Urtarrilaren 21ean, igandean egin zen jaia, eta ezpata-dantza eta soka-dantza egiten izan ginen. Hasteko, 11.00etako meza nagusian ezpata-dantza egin genuen. Oier Ibarbiak eta Aiert Ibarbiak...

Gehiago irakurri

Aurtengo emanaldi zerrenda

2007/01/18

Kezka dantza taldean aurten 2007an egingo ditugun emanaldien zerrenda prestatu dugu: besteak beste datorren hilaren 21ean San Anton jaiekin batera soka-dantzarekin hasiko dugu urtea. Hona hemen agenda osoa: Urtarrilak 21, San Anton Jaiak azitainen, soka-dantza Otsailak 16, Kaldereroak Maiat...

Gehiago irakurri

Guai 2006

2007/01/17

Pasa den 2006ko abenduaren  26an urtero egiten den moduan Guai Gabonetako haurren parkean egin zuten dantza Kezka dantza eskolako umeek. Aurten N96-97 taldeko neskei tokatu zitzaien eta bertara hurreratu zen jendeak Arabako dantzak ikusi ahal izan zituzten, Eltziegoko kalejira, El arbol eta E...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioan

2007/01/16

Azken urteetan bezala aurten ere Gipuzkoako Foru Aldunadiak urrezko dominak eman ditu Gipuzkoaren alde lan egin dutenei. Andoni Egaña, Pedro Miguel Etxenike eta Iciar Astiasaran izan dira urrezko domina jaso dutenak aurten. Arkaitz Añorgako dantzariak, Elgoibarko Haritz euskal dantzari talde...

Gehiago irakurri

Patxi Beitia hil da

2007/01/10

Patxi Beitia, Kezka dantza taldeko zuzendaria eta aurreskulari trebea izan zena hil da (urtarrilaren 8an hil da) Bermeon 81 urterekin. Josu Orbe, Bermeoko Alkartasuna dantza taldeko kideari esker jakin dugu . Beitia, 1925ean jaio zen Eibarren, eta 1931an hasi zen dantzan Batzokian, Gregori...

Gehiago irakurri

Berbia Emon saria Kezkarentzat

2006/12/26

Eibarko ume eta gaztetxoen eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko sortu zen 1993an Berbia Emon egitasmoa. Gaur egun Eibarko 56 ikastetxe, kirol, kultur eta aisialdi taldeetako kideek sinatuta dute Eibarko Udalak eta etakitto elkarteak sustatzen duten hitzarmen hori. Joan den...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara 2006

2006/12/11

Estatistikek zerbait erakusten badute da beti ezin duela eguraldi txarra egin eta noizbait tokatu behar dela ona. Tarte batean txarrak tokatu zaizkigu, eta orain buelta etortzen ari da. San Andres eguna, azaroaren 30a, eguraldi txarra egiteko aukerakoa da egutegiari begiratuz gero eta euria maiz iza...

Gehiago irakurri

Bakailaoa eta eskilarak berriz

2006/12/11

Beste bi protokolo udazkenean. Aspaldiko urteetan (10tik gora bai) betetzen ari garena da bat, Bakailaoaren kofradiarena. Beste hainbat elikagaien kofradiak gonbidatu eta jai eguna ospatu ohi dute Eibarren San Andres jaien bueltan. Mezatik irteera agurra dantzatu eta harrera eginez parte hartze...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com