Euskaltzaindia eta ezpata-dantza
Mikel Zalbidek Euskaltzaindiarako sarrera hitzaldia irakurri zuen joan
den larunbatean, ekainaren 2an Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
egoitza nagusian. Ekitaldi hasieran ezpata-dantza egin genuen.
Elgoibarko Haritz, Añorgako Arkaitz, Debako Gure-Kai eta Eibarko Kezka
dantza taldeko dantzariekin osatu genuen taldea. Eibarko Usartza
txistulari taldeak jarri zuen musika.
Euria zela eta Diputazioko arkupeetan egin genuen ezpata-dantza. Iriarenaren doinuarekin atera zen taldea Diputaziotik eta Mikel Zalbide, euskaltzain osoak eta erakundeetako ordezkariak zeuden tokira hurbildu zen taldea. Haien aurrean ezpata-dantza dantzatu eta Berako alkate soinuarekin ate nagusiruntz hurbiltzen hasi ginen. Korrika saio azkarra eta zubia egin ondoren azpitik pasata sartu ziren Foru Aldundira euskaltzainak.
Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen