Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Gure Chesteko ibilerak

Dokumentuaren akzioak

Gure Chesteko ibilerak

2007/05/03 10:08

Chesteko Udaleko ordezkariek bidalitako mezua irakurrita "La verdad es que todo el mundo que os vio se quedó alucinado, iban comentándolo por ahí...."  badirudi pozik geratu direla bertan eskainitako emanaldiarekin. Astelehen arratsaldean izan zen, Chesteko Udaletxeko plazan, eta Haritz eta Kezkako dantzariok aurreikusitako egitaraua aurkeztu genuen plaza inguratzen zuten herritarren aurrean: Arrateko ezpata-dantza, Gipuzkoako dantzak eta Bizkaiko dantzak. Geneukan guztia eman genuen eta txistulariak (Andoni, Olatz eta Barua) eta trikitilariak (Oihane eta Olaiz) primeran aritu ziren.

2007-04-30_Kezka-Haritz-Chesten-IZ_8540

Larunbata eta asteartea bitartean Cheste eta Valentzia aldeko bazter batzuk ikusteko aukera izan dugu; Valentziako hiri-erdigune historikoa, katedrala, plaza biribila (bete xamarra zegoen aukeran...), America's Cupeko mollak (balandrorik apenas, denda garestiak nahi beste), Ciudad de las Artes y las Ciencias, eta baita Ricardo Tormo zirkuitoa ere! Zirkuitoan sartzeko aukera ere izan genuen, baina motor hotsik ez zen entzuten bertan. Zirkuituan hutsik ikusi genuen, baina gure primerako gidari Juan Luisek edozein rotondatan aurkitzen zuen emozioa! Denbora gutxi eta gauzak ikusteko patxada askorik ez dugu izan, baina batzuk 24 orduak aprobetxatu dituzte eta Chesteko tabernariren bat behintzat pozik geratu da.

Malenek egin du dagoeneko bidaiaren kronika bere blogean eta bertan dioen bezala gure Chesteko egoitza bai izugarria! Tamainan behintzat. Hezkuntza Esparrua zen, Eibarko Complejo Educatiboaren sorta berekoa, baina Eibarko halako 10 zen Chestekoa. Izugarri handia, eta basamortua. Hiri fantasma bat, porlanezko museoa, eraikin huts, zelai berde, eta piszina lehorrez betea. Garai batean 5.000 lagun hartu zituen hiri harresitu eta babestuan bizi izan gara 50 bisitari. Esperientzia bitxia gure, eta argi dago beren bizitzaren parte garrantzitsu bat bertan egin zuten ikasleek ez dutela inoiz ahaztuko.

Prentsan ere agertu da (hemen eta hemen adibidez) Elgoibar eta Eibarko dantzarion joan-etorrien berri eta emanaldiko argazki sorta bat ere sarean dago. Inork ireki al du Chesteko Udalak oparitutako ardo goxoa?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com