Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Koko-dantzak 2008, hemen da koko-kronika

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak 2008, hemen da koko-kronika

2008/02/28 13:12
Urtarrilak 26 zituen, larunbata, eta goizeko 7.30etan Portaleko ate aurrean geunden 40 lagun, bizi-bizi, erne, urduri samar. Ordu horretan ireki behar zigun kultur etxeko atea udaltzainak, baina zentralera 2-3 aldiz deituta ere, ia 8.00ak ziren kotxe-patrulla agertu zenerako. Txulo asko atera ziren kotxetik eta entzutekoak zituztela jakinda zaunka hasi zitzaizkigun ezer baino lehen. Horixe izan zen egun eder hartako gurutze bakarra. Hortik aurrerakoak irriparrearekin gozatzekoak izan ziren.

Merkatu plazara 8.30etan agertzekoak ginen, baina udaltzainaren laguntzarekin 15 minutu berandu iritsi ginen. Jende multzo polita geneukan zain eta baserritarrak beraien postuetan. Ikusleentzat bezala guretzat ere estrainekoa zen, eta urduri eta poz-pozik egin genuen lehen koko-dantza.
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_barrundi_7  
Eguzkiaren lehen printzekin iritsi ginen Barrundira, lehen baserria. Don Eusebiok txapligua bota, Jainaga eta Narbaizak trikitia eta panderoa astindu, eta han joan ginen bidean behera. Koko-dantza, koko-moko kanta eta eskea, eta mamarruek saria pasa ondoren, korneta-hotsarekin ospa hurrengora.
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_barrundi_12
Barrundin ohetik atera genituen gazteak, Arexitan ikaraz geratu ziren umeak, Narrukoak kozkortuta daude baina halere erne, Gaztelun oraindik ulertu ezinda dago baserritarra: ze porru klase darabilte honek kalekumiok?

Baserriz baserri, bidez bide, goruntz egin genuen. Argiñaon gizona ataritik ateratzeko nahikoa lan izan genuen, baina Untzetan dantzarako prest aurkitu genituen andrazkoak. Eta mamarruak lan eta lan, jaso eta jaso. Errenkadan etorri ziren Zelaikoa, Barrentxe, Sanjoangoa eta Arizmendi. Arizmendiguenako etxekoandriak Petra ikusi orduko barrezka hasi eutsi ezinda ezkutatu zen, eta azken aldaparen buruan, ermitañoaren gordelekua aurkitu genuen, Gaztelu.
2008-01-26_Koko-dantzak_AU 005  
Iñarreko bide-gurutzean ikusle eta jarraitzaile multzo bat geneukan zain, eta hortik San Martin-era. Hori ilusioa San Martin-eko etxekoandreak. Martin perratzaileak dantzara atera eta pozik bera! Mendigoitiko tunelaren beste aldean aho-gozagarriak genituen zain, Lezetan atari ederra eta Asola-berrin parada y fonda. 11.30ak jota ziren, gosetuta eta egarrituta geunden, eta hamaiketako bikaina eskaini ziguten bertakoek.
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 7962
Indarberrituta Sumendixa baserri bikotzean goizeko emanaldi jendetsuena egin genuen, prentsa grafiko eta guzti!! Altzubarren-en ere barruraino pasa arazi gintuzten, eta sukaldeko mahai hustu ondoren, Lazaretora. Lezetabeletxe eta Arrateko bidean Biriñaoko baserritar gazteak, Eskaregi-errotan lotsarazi genuen emakumea eta Itsason sorpresa. Ohi bezala zaratatsu, txapligo, ezkila eta oihuekin iritsi ginen, baina etzen inor ageri atetik. Leihoan antzeman genuen etxekoandrea, baina irtetetzeko imintziorek egin ez zuenez hasi ginen dantzan. Bukatzear geundenean agertu zitzazkigun bi gizon, gaztaiz betetako poltsa eskuan! Mugitzabarrin azken aurrekoa eginda iritsi ginen Kantabriara, 14.00ak ondo jota. Azken dantza egin eta deskantsua eta otordua, beharra genuen!!
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_kantabria_7
Zestero-ko baserritarrak andrea gaixorik zuela eta Kantabriara ekarri zigun otar eder bat. Kostata altxatu ginen mahaitik eta Gorostara abiatu binen. Gorostagaineko gizona lotsarazi genuen, eta Gorostabeñan kafia hartu ondoren, errieta entzun genuen Gorostazpikoan. "Hola ez, hola ez. Karnabalak datorren astian dira!" bota zigun etxekoandreak.
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_dantzariak_17
Iturraon berriz ere meriendatuta jaitsi ginen eguneko azken baserrira. Kuadrilla ederra genuen zain Mandiolaazpikoan, eta otarra ere demasa, baserri gehienetan bezala.
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_mandiola (12)
Iluntzen ari zen kalera jaitsi ginenerako. Mauxitxa zain genuen eta txarangaren indarrak kontajiatuta jo eta ke jardun genuen koko-dantzan Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbetonen. Jendea erruz pilatu zitzaigun inguruan eta nekea eta egun osoko dantzaren eromena nahastuta bukatu genuen koko-eguna.
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8122

Eguneko gora-beherak aipatu ostean, koko-jantziak aurkeztuko ditugu jarrian. Koko-dantzariak eta koko-marruek osatzen dute taldea.

Koko-dantzariak
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_dantzariak_45

Buruzagia
2008-01-26_Koko-dantzak_AU 065

Koko-marruak
Mamarruak
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 7893

Burburixuak
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_lezetaabeletxe_14

Masustak
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8203

Aixerixak
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8044

Hartza
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8007

Maria
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_itsaso_9

Batista kojua eta Arraguetako Ama Birjina
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 7871

Don Eusebio eta Petra
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_mendigoiti_12

Kattalin eta Manuela
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_kalea (48)

Martin perratzailia
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8184

Sasikartia
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8241

Jainaga eta Narbaiza
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_barrundi_6

Mauxitxa
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8296

Hala hala
Hauxe karnabala, goazen-goazen gosetu ein garala kantatzen genduan baserrixetatik juterakoan, eta mamarruak otarra bete eta bete. Demasekua izan zan baserritarren erantzuna eta eskertu nahixa. Letxugak, babak, oilaskoak, konejua, intxaurrak, azak, patxaran, gaztaiak, urrak, patatak, txakolina, arrautzak (zientua!), porruak, porruak, porruak... Izugarria izan zan. Demaseko bazkaria egin genduan jasotako guztiarekin. Baserritarrekin zorretan geratu gara, eta pentsatu dogu datorren urtian beste bisita bat egitea! ;-)

Bukatzeko aipamen bereziak. Batetik eskerrak koko-nduktoriei (falta dana erretratua ateratzen ari zan!). Bestetik azken orduko kontuekin koko-dantzetara etorri gabe geratu ziran bixeri datorren urtian aitzaki hobiak topatzeko! Eta azkena, koko-jantziak prestatzen ibili diranentzat. Eurek bakarrik dakite zenbat ordu, zenbat joan etorri, eta zenbat lan eman duten prestaketa lanek. Masusta fotografua eta sasikartia, biba zuek!

2008-01-26_Koko-dantzak_FR_dantzariak1

Fernando Retolaza, Felipe Loyola eta Arantza Uriguenek egindako argazki sorta osoa ikusteko:

Dokumentuaren akzioak

matx
2008/02/29 19:04

Ze ondo pasau gendun...

Zelako argazki eta kronika politxak. Eta zelako jantzi politxak!!

Eta zelako belar eta mendi berdiak, eta baserri politxak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com