Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Utah-tik Eibarrera euskal dantzak ikastera

Dokumentuaren akzioak

Utah-tik Eibarrera euskal dantzak ikastera

2008/03/12 10:45
Utah-ko Unibertsitateko 18 dantzari Eibarren izango ditugu datozen egunotan euskal dantzak ikasten. Salt Lake Cityn, unibertsitateko irakaslea den Richard Wacko eta bere 17 balet ikaslek euskal dantzen ikastaro trinko bat egingo dute Eibarren datozen 10 egunotan.

Gipuzkoa eta Zuberoako dantzak

10 egunez Zuberoa eta Gipuzkoako dantzen ikastaro trinkoa jasoko dute Utah-ko dantzariek. Ikerfolk elkarteko dantza-maisuak izango dira ikastaroaren arduradunak. Iñaki Arregi, Jexux Larrea, Fernando Aristizabal, Jokin Otamendi eta Garikoitz Otamendi izango dituzte irakasle. Horrez gain Juan Antonio Urbeltz-ek ikastaro teoriko bat eskainiko die.

Dantza ikastaroa osatzeko, zenbait dantza tradizional zuzenean ikusteko aukera izango dute. Zuberoako maskaradak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, martxoaren 16an Arrokiagara hurbilduko baitira Aloze eta Atharratzeko gazteek emango duten maskarada ikustera. Martxoaren 18an berriz Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeek Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza sorta bat dantzatuko dute Utah-ko dantzarientzat.

Richard Wacko

Ukrainiako Dantza Eskola Nazionalean, Alberta Ballet School-en, Kiev-eko Virsky Estatu Eskolan eta Montreal-eko Errusiar Baletetan osatu ditu dantza ikasketak Richard Wacko-k. Ukrainako Cheremosh Dantza Konpainiaren zuzendari artistikoa izan da, eta Kanada eta Estatu Batuetako hainbat dantza konpainiatan koreografo gonbidatua izan da. Gaur egun Utah-ko Unibertsitatean dantza irakaslea eta bertako Character Dance Ensemble-aren zuzendaria da.

Character Dance Ensemble

Utah-ko Unibertsitateko Balet Sailaren talde bat da Character Dance Ensemble (CDE). Karaktere dantzetan espezializatuta dago, alegia, eszenarako egokitu eta estilizatutako folklore dantzetan. Azken urteotan Beijing Dance Academy, Royal Ballet School-en Londresen, Vancouver-ren eta San Petersburgon izan dira dantza eskolak jasotzen. 2008an Euskal Herria eta euskal dantzak aukeratu dituzte beraien formazioa osatzen jarraitzeko.

Martxoaren 14tik 23ra izango dira Euskal Herrian Utah-ko Unibertsitateko ikasleak. Eibarko Hezkuntza Esparruan hartuko dute egoitza eta Portalea Kultur Etxeko dantza gelan hartuko dituzte dantza eskolak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com