Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Animen gaua 2016 Eibarko baserrietan

2016/11/04

"Xanduli, Manduli, Kikirriki!!! Eman goxokiak guri!" eskatuz, koko-txiki kuadrilla bat Eibarko baserrietan ibili da Animen Gauean. Hona Marta Vitores-ek egindako zenbait argazki. Animen gaua Eibarko baserrietan, 2016-10-31. Argazkia: Marta Vitores. Animen gaua Eibarko b...

Gehiago irakurri

San Juanak Aunitz Urtez

2016/11/03

Ekainaren 24an, San Juan egunaren azken hondarrean, ohi baino dantzari gehiago elkartu ginen Untzaga plazan. Ezpalak jaialdian Iruñeko Duguna dantza taldeko lagunekin egitekotan ginen Aunitz Urtez ezpata-dantza zapuztu zigun euriak , eta egin ezinik gelditu ginen. Haren ordainetan San Juan g...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Lasala: Hooked (Still) + Lauesku 22

2016/09/29

2016ko urriak 14, ostirala, 20:30ean Coliseo Antzokian. Sarrera: 6 € Dantza eta argazkilaritza arloko artistek osatzen dute Judith Argomanizek zuzentzen duen Lasala dantza garaikideko konpainia. Konpainia etengabeko ikerketan zentratzen da, lengoaia fisikoa eta egungo estetika bat sortzeko,...

Gehiago irakurri

Dantzak estali zuen euria 2016ko dantzari egunean

2016/09/19

Euskal Jaiko eguraldiarekin nahiko ez eta berriro ere euria, berriro ere aterpe bila, baina berriro ere pozik eta gogoz plazaratu genituen Euskal Herriko zenbait txokotako dantzak Kezka dantza taldeko dantzariok. Txiki, gazte eta heldu, abarketak eskuetan hartuta iritsi ginen ekainaren 17an Legarre...

Gehiago irakurri

Hemen dira 2016ko Arrate eguna eta dantzak

2016/09/06

Ostegunean irailak 8, Arrateko dantzak berriz Arraten izango ditugu. Gaur, asteartea 6, entsaio nagusia izango dugu Arraten bertan.  Gonbidatu nafarrak Aurten Iruñeko Duguna dantza taldeko bi dantzari izango ditugu gonbidatu bereziak: Leire Leza eta Julen Fagoaga. 2009an talde bereko Aritz ...

Gehiago irakurri

Zuricheko Folklore Jaialdian dantzatuko du Kezka dantza taldeak

2016/06/29

Suitzara, Zurichera abiatuko da Kezka dantza taldea bihar, osteguna, ekainak 30, eta uztailaren 1etik 3ra bertan ospatuko den Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko dute dantzari eta musikari eibartarrek. 35 lagunez osatutako espedizioak lau emanaldi eskainiko ditu ostiraletik igandera Zurich...

Gehiago irakurri

Eibarko Dantzari Eguna, Aunitz Urtez ezpata-dantza eta San Joan Soka-dantza

2016/06/15

Datozen asteak dantzaz betetako asteak dira Kezkako dantzariontzat. Ostiralean Eibarko Dantzari Eguna ospatuko dugu. Astebete beranduago, San Joan egunean soka-dantza izango dugu, baina aurten plus bereziarekin: Aunitz Urtez ezpata-dantza. Dantzari Egunari buruz erne ordutegiarekin, aurreko urteeta...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzak izango dira protagonista Eibarko Euskal Jaian eta Ezpalak jaialdian

2016/05/23

Maiatzeko azken asteburua dantzan igaroko dugu Kezka Dantza Taldeko dantzariok. Eibarko Euskal Jaiaren eta Iruñeko Duguna dantza taldearekin batera antolatutako Ezpalak Jaialdia ren baitan bi dantza emanaldi eskainiko baititugu maiatzaren 28an eta 29an. Lehena Iruñeko Burgoen plazan izango da...

Gehiago irakurri

Santza Kurutzen eta Letra Galegoetan dantzan maiatzaren 8an

2016/05/20

Joan den Maiatzaren 8an, domeka, soka­-dantza egin genuen Kezkako dantzariok Mandiola auzoko Santa Kurutz ermitan. Momentu berean, Urkizuko iturri aurrean ere, dantzari-dantzan ari ziren Kezkako gazteak. Soka-dantza Santa Kurutzen Santa Kurutz festak indartuta daude izen bereko Eibarko basel...

Gehiago irakurri

Urrezko ezpata-dantza Urrezko Dominean: Zorionak eta eskerrik asko Juanan eta Marian

2016/05/17

Urrezko Dominena ekitaldi berezia izaten da beti, baina 2015ekoa bertan parte hartzeko zoriona izan dugun dantzarion eta musikarion oroitzapenean luzaroan oroituko dugu. Juan Antonio Urbeltzek eta Maria Angeles Arregik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso dute 2015eko abenduaren 18an, eta bertan izan eta...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com