Dokumentuaren akzioak
Eibarko Dantzari Eguna, Aunitz Urtez ezpata-dantza eta San Joan Soka-dantza
Aunitz Urtez ezpata-dantza (Argia dantzari taldea), Arriaga Antzokian, 2011-10-16an. Argazkia: Arantza Uriguen - Dantzan CC BY-SA
Datozen asteak dantzaz betetako asteak dira Kezkako dantzariontzat. Ostiralean Eibarko Dantzari Eguna ospatuko dugu. Astebete beranduago, San Joan egunean soka-dantza izango dugu, baina aurten plus bereziarekin: Aunitz Urtez ezpata-dantza. Dantzari Egunari buruz erne ordutegiarekin, aurreko urteetan baino 15 minutu lehenago, 19:15ean hasiko baikara aurten. Eguraldiak laguntzen badu Untzaga plazan eta euriaren bisita baldin badugu Legarreko frontoian.
Ezpalak jaialdian euriak harrapatu gintuen plazan dantzan, eta falta ziren taldeek plazan beharrean estalpea duen oholtzan dantzatu ahal izan zuten. Jaialdia ixteko aurreikusita geneukan Aunitz Urtez ezpata-dantza (Iruñeko Aldapeko San Ferminekoa eta Arratekoa batzen dituena) ez zen kabitzen baina oholtzan eta beraz, bertan behera geratu zen. Dugunako lagunak enredatu ditugu eta San Joan egunean etorriko zaizkigu zintzilik geratu zitzaizkigun lanak bukatzera. Ekainaren 24an, gaueko 23.15ean egingo dugu Aunitz Urtez ezpata-dantza Untzaga plazan eta segidan soka-dantza egingo dugu.
Eibarko Dantzari Eguna
- Kezka dantza eskolako ikasleak eta dantza taldeko dantzariak
- Ekainak 17, ostirala, 19:15ean
- Untzaga Plazan (eguraldi txarra badago Legarreko frontoian)
Aunitz Urtez ezpata-dantza eta San Joan soka-dantza
- Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeak
- Ekainak 24, ostirala, 23:15ean Untzaga Plazan.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19