Dantza Coliseoan: Lasala: Hooked (Still) + Lauesku 22
2016ko urriak 14, ostirala, 20:30ean Coliseo Antzokian. Sarrera: 6 €
Dantza eta argazkilaritza arloko artistek osatzen dute Judith Argomanizek zuzentzen duen Lasala dantza garaikideko konpainia. Konpainia etengabeko ikerketan zentratzen da, lengoaia fisikoa eta egungo estetika bat sortzeko, taldearen ezinegonak islatu eta erantzun nahian. 2013an sortu zenetik, hainbat jaialdi nazional eta nazioartekoetara gonbidatu dute konpainia.
Hooked (Still)-ek erakusten digu gizakiak beste gizaki batekin harreman afektiboak izateko duen beharra, eta baita horren eraginak ere.
Lauesku 22-k gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, hausnartzera zergatik onartu behar ditugun era naturalean eta men eginez ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta inposizioak zein aurrez zehaztutako irtenbideak eta erantzunak. Pilota-partida baten bidez, hainbat egoera aurkezten dituzte, non auzitan jartzen diren jokoarauak eta erakusten duten ezarritakoa ez dela lehentasuna.
Lasala: Hooked (Still) + Lauesku 22
2016ko urriak 14, ostirala, 20:30ean
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera 6€