Santza Kurutzen eta Letra Galegoetan dantzan maiatzaren 8an
Joan den Maiatzaren 8an, domeka, soka-dantza egin genuen Kezkako dantzariok Mandiola auzoko Santa Kurutz ermitan. Momentu berean, Urkizuko iturri aurrean ere, dantzari-dantzan ari ziren Kezkako gazteak.
Soka-dantza Santa Kurutzen
Santa Kurutz festak indartuta daude izen bereko Eibarko baseliza politean, Mandiola, Gorosta, Arrateballe eta Otaolako baserritar gazteek gustoz hartu batitute beraien aurrekoek emandako testigua. Festetako igandean, (maiatzaren 8an aurten) umeentzat jolasak eta txapel jaurtiketa lehiaketaren aurretik, soka-dantza egiten da bertan, eta han izan dira aurten ere Kezkako dantzariak, Usartzako txistulari eta auzokoekin soka osatu eta elkarrekin dantza egiteko prest.
Enrike Montero, Asier Kastelos, Iratxe Gimenez eta German Ereña Usartzako txistulari eta atabalarien gidaritzapean, Jone Lahidalgak egin zituen aurreskulari lanak, Jone Saez-ek atzeskuarenak, eta Maitane Fariñas eta Leire Andikoetxea aritu ziren zerbitzari lanetan. Baserritar gaztez osatu zen soka, bai ederki osatu ere, auzotarrek festa eta dantza bere egin dituztela eta aurreskua sokan dantzatu behar dela ongi barneratua dutela erakutsiz.
Bukatutakoan, auzokideek prestatutako jolaseei ekin zitzaien eta gustura aritu ziren zelaian bildutako haurrak, guraso eta lagunekin goizpasa. Bitartean, dantzan eta txalo jotzen galdutakoak berreskuratzeko txorizo eta odoloste egosiak jateko aukera izan zen anta Kurutzeko ermitaren alboan, Mandiola auzoko baserritarren eskutik.
Twitter-en Leire@koloretan erabiltzaileak ere jaso zuen soka-dantzaren berri. Eskerrik asko Leire!
#SokaDantza #SantaKurutz@kezkadantza eta bailarako biztanleak pic.twitter.com/ZPfbiYjKXJ
— leire (@koloretan) 2016(e)ko maiatzak 8
Oier Araolazarak Santa Kurutzeko ermitan egindako argazki sorta ederra duzue hemen ikusgai:
Dantzari-dantza Letra Galegoen festan
Urkizun, ostera, Letra Gallegoen festa ospatu zen igandez. Pulpo eta enpanadek hartu zuten hemen txorizo eta odolostearen lekua eta soka-dantzarena, aldiz, Durangaldeko dantzari-dantzak. 2001-2002an jaiotakoak izan ziren hau burutu zutenak Kezkako Andoni Altzibar eta Amaia Baglietto txistulari eta Iñaki Barua atabalariearen musikaren erritmora.
Hona Aitor Badiolak egindako argazki sorta zabalago bat:

