Orain arteko ekarpenak

Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/11

Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko
Oriok irabazi ditu 2017ko Donostiako estropadak eta, orain dela 75 urte ere, 1942an, oriotarrak izan ziren garaile Kontxan. Kutxatekan  gordetako argazki hauek Orioko arraunlariek Kontxako bandera irabazi eta herrian egin ziren ospakizunekoak dira.  Emakumeen aurreskua Orion, estropaden gar...

Gehiago irakurri 3

Mañarian emakumeek ere dantzatu dute dantzari-dantza

2017/09/07

Mañarian emakumeek ere dantzatu dute dantzari-dantza
Aurtengo udan Lezon, Lekeition, Lesakan edota Zaldibarren bezala, herriko festetako dantza ekitaldi nagusian lekua hartzen hasi dira emakumeak Mañarian ere. Abuztuaren 13an ospatu zen dantza-alardean, orain arte ez bezala, emakumeek dantzari-dantza dantzatu zuten. Endika Jaio alkateak pozez adie...

Gehiago irakurri

Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan

2017/07/24

Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan
Gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen . Pixkanaka , lekua hartuz doaz emakumeak plazan , festetan , dantzan . Lezoko San ...

Gehiago irakurri

Otxandioko emakumeen soka-dantza berreskuratuko dute larunbatean

2017/07/20

Otxandioko emakumeen soka-dantza berreskuratuko dute larunbatean
82 urtean galduta egon den errementarien soka-dantza egingo dute uztailaren 22an, larunbata, Otxandioko Urduri dantza taldeko emakumeek. 1980ko hamarkadan  Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan e...

Gehiago irakurri

Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak?

2017/06/26

Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak?
Zer gertatzen zaio mutila jaio eta haurtzaroan, futbola edo maskulinitatearen eredu den kirol bat aukeratu beharrean dantza aukeratzen duenari? Gutxi dira dantza ikastera animatzen diren mutikoak eta behin adin batera iritsita gehienek utzi egiten dute. Presio soziala indartzen ari dela salatu dute...

Gehiago irakurri 2

Onna-bugeishen oinordekoak gara emakume ezpata-dantzariak

2017/06/20

Onna-bugeishen oinordekoak gara emakume ezpata-dantzariak
Gehienetan itzalean ezkutatu dizkigute, baina emakume samuraiak ere izan ziren . Ezpata hil ala biziko borrokan dantzatzen zuten emakumeak. Samuraien borroka moldea, trajikoa bezain estetikoa zen, Kenshibuak irudikatzen duen moduan. Izan ere, musika tradizionala eta poesiaz jantzita, samuraien e...

Gehiago irakurri

Garbiñe Elizegi , Baztango alkate ohia: «Alkate joan eta mutil-dantzan ez parte hartzea ez zen aukera»

2017/05/18

Garbiñe Elizegi , Baztango alkate ohia:  «Alkate joan eta mutil-dantzan ez parte hartzea ez zen aukera»
Argia aldizkarian elkarrizketa egin dio Miel A. Elustondok Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohiari eta tartean Baztango mutil-dantzen inguruan mintzatu da.  2013an Elbeteko mutil-dantzan irainka hartu zuten Baztan bailarako alkate eta ordezkari gorena. Garbiñe Elizegik esku bete lan izan zuen ...

Gehiago irakurri

Neskek jauziak dantzatuko dituzte igandean Luzaiden

2017/04/12

Neskek jauziak dantzatuko dituzte igandean Luzaiden
Iaz Luzaiden egindako herri galdeketan adostutakoari jarraituz , herriko neskek dantza-jauziak dantzatuko dituzte heldu den igandeko Bolant-egunean lehendabiziko aldiz. Ez dira jauzi guztiak izanen: Hegi, Marianak, Ostalerrak, Zazpi Jauziak eta Antxoriz dantzatuko dituzte neskek ere. Aldiz, gain...

Gehiago irakurri

Emakumeak dantzan Durangon frankismo garaian

2017/03/15

Emakumeak dantzan Durangon frankismo garaian
Emakumeak dantzan ageri dira Durangoko Museoan bildutako hainbat argazkitan. Gorularien dantza eta estanpa, makila-dantza, aurresku eta zinta-dantza ageri dira argazkiotan. Argazkion data zehazteke, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Frankoren diktadurapeko lehen urteetan, Seccion Femenina zein Ma...

Gehiago irakurri

Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/13

Horra, horra, gure Olentzero!
"Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela? Zergatik utzi behar dugu emakumea Mari-Domingiri eman diogun laguntzailearen bigarren plano horretan eta ez da izanen emaztea Olentzero bera?" Galdera horiekin plazaratu zuten orain bi urte Iruñean  Olentzero emakumea  Duguna dantza taldeko...

Gehiago irakurri 6

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/14

Halaxe da bai, jaso dugu aipamena argazki oinean. Mila esker!

kattalin - Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz

2015/10/14

Mila esker erantzunagatik eta iradokizunagatik Iker. Pozten naiz gaizikulertua sortu izanaz titularrarekin, horixe zen asmoa! ;-) Gehiegizko zuzentasuna oso aspergarria da. Askoz dibertigarriagoa iruditzen zait [...]