Emakumeak dantzan Durangon frankismo garaian
Emakumeak dantzan ageri dira Durangoko Museoan bildutako hainbat argazkitan. Gorularien dantza eta estanpa, makila-dantza, aurresku eta zinta-dantza ageri dira argazkiotan. Argazkion data zehazteke, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Frankoren diktadurapeko lehen urteetan, Seccion Femenina zein Mariaren Alabak elkarteen baitan antolatu izan ziren nesken taldeen tankera dute irudiek.
Durangoko San Antonio-Santa Rita ikastetxearen 150. urteurrenaren karietara antolatutako argazki-erakusketarako, Durangoko Museoan egindako material-bilketan agertu dira argazkiok. Martxoaren 7an inauguratu zen erakusketa eta martxoaren 26 arte egongo da ikusgai Durangoko Museoan bertan. Ordutegia:
- Asteartetatik ostiraletara: 11:00-13:00 eta 16:30-20:00.
- Larunbatetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
- Igandetan: goizez bakarrik.