Orain arteko ekarpenak
Maiatza dantzan aurten ere
2013/05/06
Dantzaz beteta etorri ohi da urtero udaberri buelta, eta zer esanik ez Maiatza, ia asteburuero emanaldiren batekin. Aurtengoa ere halaxe iritsi da, egutegia gorriz markatutako dataz lepo.
Apirilaren 28an Zuberoara Maskaradak ikustera egindako irteerarekin hasi zen gure dantza-tourra. Elgoibarko ...
Maskaradak ikustera goaz
2013/04/17
Elgoibarko Izarra euskara elkartearen 50. urteurrena eta Haritz euskal dantzari taldearen 40. dela aprobetxatuz, bi taldeek elkarrekin Zuberoara irteera antolatu dugu Maskaradak ikustera. Apirilaren 28an izango da irteera.
Iaz egindako bidetik, aurten ere Zuberoako folkloreaz gozatzeko hautua e...
Koko-dantzak, umorez blai
2013/03/27
Zeharo bustita baina gustura bukatu genuen karnabal zapatua. Zaparrada artean izan arren arrakastatsua izan zen Haritzeko eta Eibarko Kezkako dantzariok, eta Elgoibarko Mauxitxa txarangak plazaratutako koko-dantza. Gainera Musika eskolako dantza ikastaroko taldetxo bat ere animatu zen gurekin atera...
Koko-dantzak Elgoibarren
2013/01/31
Euskal Herriko txoko askotan inauteriak hasi dira jada, eta Elgoibarren
ere konturatu ordurako izango gara guztiok mozorrotuta. Aurten ordea
herriko kaleetan bisita berezi bat izango dugu, koko-dantzak izango
baitira karnabal larunbatean, otsailak 9.
Duela sei urte Eibarko Kezka dantza ...
Mozorrotzea ez da disfrazatzea
2013/01/17
Datorren urtarrilaren 22an, martitzena, Oier Araolaza (Elgoibar, 1972) kazetari eta antropologoak, inauterien inguruko hitzaldia eskeiniko du Elgoibarko Musika Eskolako auditorioan (3.pisua) arratsaldeko 20:00etan. Haritz dantza taldeak, aurten 40 urte beteko ditu eta zenbait ekintza berezi an...
Berritasunez beteta dator 40. urteurrena
2013/01/15
Ospakizun urtea izango da 2013a Haritz Euskal Dantzari Taldearentzat, 1973an sortu zenetik 40. urteurrena izango baita aurtengoa. Data seinalatu hori buruan, ohiko ekintzez gain berritasun ugari izango ditugu aurtengo egutegian.
Hasteko, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 8etan hitzaldia eskainiko d...
Atondu hitzaldi-tailerra
2012/12/11
Datorren astelehenean, abenduak 17, euskal jantzi eta janzkera tradizionalei buruzko hitzaldi teoriko-praktikoa eskeiniko digu Ane Albisuk Elgoibarko Musika eskolan. ATONDU ekimenean landutakoa azalduko digu bertan. XX. mendean janzkera tradizionalak izan duen bilakaera oinarri harturik, j...
Besta Berriren estreinaldia Bilboko Arriagan
2012/11/27
Azken hamarkadetan Juan Antonio Urbeltzekin eta bera zuzendari den Donostiako Argia taldearekin izandako elkarlanari eutsiz, beste behin ere Bilboko Arriaga antzokian dantzatzeko aukera izango dugu Haritz euskal dantzari taldeko kideok. Abenduaren 2an izango da hain zuzen ere Besta Berri ikuskizun b...
Puntaren puntan
2012/11/26
Sariekin eta pozez itzuli dira beste behin ere dantzari elgoibartarrak txapelketatik. Emankorrak izan dira beraz pasa den larunbatean Pasai Donibaneko kiroldegian jokatutako Euskadiko VI. Doinu Zahar Txapelketa nesketan eta Euskadiko XXXII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa. Aurreko kanporaketan horren...
Dantzari elgoibartarrak Pasaian
2012/11/22
Asteburu honetan jokatuko dira Pasaian Euskadiko VI. Soinu Zahar eta XXXII. Gipuzkoar erako Aurresku txapelketa, eta beste behin ere Haritz dantza taldeko kideak izango dira oholtza gainean, Aitor Asenjo eta Arantxa Ferreiro hain zuzen ere. Larunbatean, azaroak 24, izango da zita nagusia, arratsal...