Buruko zapia minutu batean

2013/12/17

Pentsatu dugu interesekoa izan daitekeela ondorengo gida hau. Ohikoa da data hauetan jantzi tradizionalez janztea. Eta gona edo prakak bezain garrantzitsua da, buruko zapia. Askotan galdetu izan digute buruko zapia nola jartzen den. Hori dela eta, hona hemen bideo tutorial laburra minutu bakarrean. Honako hau, zapia jartzeko dauden modu desberdinen artetik bat da.  

Bideoa: dantzan.com

Aldiz, denbora gehiago izanez gero, eta beste zenbait zalantza argitzeko asmotan, hona hemen buruko zapiaz gain, abarkak edota gerrikoa nola jarri ikasteko gida luzetxoagoa:

Bideoa: Aitor Lauzirika