Dokumentuaren akzioak
Errosarioko Amaren ezpata-dantza bostgarrenez
Badator konturatzerako urriko lehen igandea, heltzear da, bere Errosarioko Amaren ezpata-dantza eta guzti. Egun berezia guretzat beti, baina aurtengoan bereizgarri egiten duten bi ezaugarrirekin. Etendako kate bati lotu gintzaizkion Errosarioko Amaren ezpata-dantza berreskuratu genuenean, baina pixkanaka badihardugu geuk ere bidea egiten. Bosgarrenez aterako gara alde zaharreko kale estuak musika eta dantzaz jantziz. Gainera, Haritz Dantza Taldearen berrogei urteurrena ere ospatzen dihardugularik, aitzakia bikaina iruditu zaigu ospakizunetarako eta atzerabegirakoetarako dugun behar natural hori askatzeko.
Ohiko lau ezpata-txikien ordez zortzi dantzari izango ditugu lehenengoz, eta Haritzen luzaroan zuten onena emanaz jardun duten kideak omentzeko baliatuko dugu aukera. Lau hamarkadatako historiak askorako emango luke, ezin zerrendatu denbora horretan etxe honetatik pasa diren dantzari, musikari eta laguntzaile guztiak. Muga hori bitarte, honakoak izango dira parte hartuko duten dantzariak, gure historiaren adierazgarri eta kide izan ditugun guztien ordezkari: Ainhoa Larrañaga, Nerea Lariz, Unai Froilan, Imanol Santos, Mikel Legorburu, Abel Iriondo, Lurdes Odriozola eta Jon Lizarralde.
Gainontzean, taldea ondorendoek osatuko dute: zerbitzari lanetan Maialen Astigarraga arituko da, eta Buruzagia, Jokin Salegi izango da. Ezpata luzeen taldea, ondorengo dantzariez osatuko da: Amaia Loiola, Jael Lizundia, Izaskun de Marcos, Mikel Olaizola, Josu Espilla, Gorane Ayesta, Haritz ARrieta, Haizea Rumayor, Kristina Martin, Sergio Agirregomezkorta, Cristina Conde, Josu Figueiredo, Unai Usatorre, Itziar Aldalur, Aitor Barrutia, Ane Astigarraga, Larraitz ZIaltzeta, Ikuska Uriguen, Ane Espilla eta Nerea Asenjo. Arkabuzero lanetan aldiz, honako laukotea arituko da: Ion Arrieta, Rafa Iturrino, Iñaki Gil eta Eire Vila.
Baina dantzariez gain, ezingo genuke hau aurrera eraman musikaririk gabe, eta auren honeko hauek izango ditugu gurekin: José Ignacio Sarasua, Juan Karlos Larreategi, Andoni Urbieta eta Aintzane Larreategi, txistu lehenengoak, Itziar Goñi, Eneko Lasuen, Olatz Arriola eta Itziar Korta, txistu bigarrenak, Iñigo Legorburu eta Imanol Barrenetxea silbotearekin, eta Iñaki Goñi atabalarekin.
Ohi bezala 11:15etan ekingo diogu lanari, udalbatzari zubia eginaz. Jarraian Meza izango da Parrokian ezpata txikien emanaldi eta guzti, eta hura bukatzean ezpata luzeak heldu eta eliza atarian dantzatu ostean kalean behera joko dugu ohiturazko ibilbidean: Kalegoen plazatik abiatuz San Bartolome kalean barrena Kalebarren plazaraino, han bigarren ekinaldia burutzeko. Ondoren Errosarioko kalera joko dugu Ama Birjinaren aurrean dantzatu eta udaletxean bukatzeko.
Gonibdatuta zaudete beraz guztiok gurekin batera gozatzera, eta baita amaierako pasta eta ardo goxoz osatutako mokadutxora ere.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01