Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Altzola dantzan

Dokumentuaren akzioak

Altzola dantzan

2013/12/12 09:43

Elgoibarko Ongarri argazkilari taldeak "Altzola gogoratzen" argazki erakusketa jarri zuen martxan abenduaren 4ean Elgoibarko Kultur Etxean. Elgoibarko Altzola auzoari eskainitako erakusketa Elgoibarko Udalaren eta Jose Luis Urbietaren laguntzarekin antolatu da. Azken honek batutako 100 bat argazki zahar jarri dituzte ikusgai eta abenduaren 14ean itxiko dute erakusketa.

Guk, ondorengo bi argazki hauek ekarri nahi izan ditugu blogera. Izan ere dantzako argazkiak dira eta argi eta garbi ikus dezakegu garai batean erromeria ederrak egiten zirela Altzolan, baita soka-dantza ere.

Lehenengo argazkian, gazte batzuk soka-dantzan ageri dira.

Bigarren argazkian Rosendo ageri da dantzan. Argazkia, 1944ko San Juanetako erromeriakoa da. Argazkiari begiratuz gero, Ignacio Irusta ere ikusi daiteke ezkerraldean eta honen ondoan, txapela eta zigarroarekin, Jose Garate "Plazahoerrota", azkenik, argazkiaren eskuineko barrenean txapelarekin Pedro Apraiz.

San Juan festak indar handia izan dute beti Altzolan. Resureccion Maria Azkuek zenbait dantza doinu bildu zituen Altzolan XX. mende hasieran. Besteak beste, Errosarioko Amaren ezpata-dantzan erabiltzen dugun "Dantzatu daigun sonbraillu".

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt