Igartzako dantzarien eguna

2013/09/03

Duela hilabete batzuk Beasaindik dei bat jaso eta Errosarioko Amaren ezpata-dantza bertara eramateko gonbidapena iritsi zitzaigun. Ezin ezetzik esan Aurtzaka dantza taldeko lagunei, beraz, larunbat honetan, irailak 7 Igartzako jauregiaren ondoan dantzatuko dugu.

Igartzako dantzariak (Iñaki Erauskinen argazkia).

Igartzako dantzariak eta Elgoibarko kofradiakoak batera arituko gara dantzan. Udaletxetik abiatuko gara bi taldeak, bata bestearen atzetik, bakoitza bere erritmo eta ezpata-dantza kaleratuz.

Igartzako dantzariak (Iñaki Erauskinen argazkia).

EGITARAUA:

12:00 Segizioa Beasaingo udaletxetik Igartzaraino.

12:30 Ezpata-dantzen saioa Igartzan.

          Errosarioko Amaren ezpata-dantza

13:30 Sagardoa kupeletik

14:30 Bazkaria Igartza Jauregian.

18:30 Erromeria Aiko taldearekin.