Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Lagun arteko ospakizuna

Dokumentuaren akzioak

Lagun arteko ospakizuna

2013/11/26 10:01

Eguraldiak lagundu ez arren, aurpegi ona jarri eta Haritz dantza taldearen 40. urteurrena Elgoibarko Herriko Antzokian ospatu genuen. Talde lagunek ez ziguten hutsik egin, eta gainera sekulako maila erakutsi zuten oholtza gainean.

Aurrez jakinarazi genuen bezala, Debako Gure Kai dantza taldekoek, Debako San Roke dantza eta Jorrai dantza taularatu zituzten.

Ondoren Nafarroara salto egin genuen, eta Iruñeako Duguna taldekoek Nafarroako dantzak erakutsi zizkiguten.

Berriro Gipuzkoara bueltatu eta aspaldiko lagunak diren Eibarko Kezka taldekoek, Arrateko Amaren ezpata-dantza ekarri zuten gurera.

Galdakaoko Andra Mari dantza taldea izan zen laugarren talde gonbidatua Bizkaiko dantzak oholtza gainean erakutsiz.

Ondoren, Donostiako Argia dantza taldekoak izan genituen gurekin pare bat jauzi eta Galaiena rdantzatzen.

Azkenik, Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak, Zuberoako dantza desberdinak eskeini zizkiguten.

Amaieran taldeko argazki ederra egin eta dantza talde guztiak elkarrekin bazkaltzera joan ginen  Ikastolako frontoira. Musika eta dantza ez ziren falta izan bazkalostekoan.

Egun oso ederra igaro genuen eta  bertara gerturatutako guztiak eta etorritako talde guztiak eskertu nahi ditugu, hain jaialdi polita egitearren.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt