Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haritz EDT

Orain arteko ekarpenak

Deba: Trokeo-dantzak

2021/11/03

Urrriaren 23an Debako Trokeo dantzen jaialdian parte-hartzeko aukera izan genuen. Haritz EDTko partaideok Gure Kai dantza taldeko kideekin batera Gipuzkoako trokeo-dantzak dantzatzeko plazera izan genuen. Gainera, Eibarko Kezka Dantza Taldeak eta Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak ere ekitaldi ...

Gehiago irakurri

Elgoibar: Errosario 2021 Ezpata-dantza

2021/10/07

Errosarioko Ama Birjinaren ezpata-dantza Elgoibarren, Haritz Euskal Dantzari Taldearen eskutik. Meza nagusian aldare aurrean egin da ezpata-dantza, eta aurten ezpata luzeen taldea ere barneratu da eliza barrura. Kaleko emanaldiari dagokionez, aurten pandemiare ondorioz ohiko ibilbidea ezin izan da egin, eta Foruen plazan eskaini da ezpata-dantza saio bakarrean. Zendu berri den Abel Iriondo Haritzeko dantzari eta Errosarioko Kofradiako kidea omendu da, familiari oroigarri bat eskainiz eta ezpaten arkupetik pasaraziz. Argazkiak: Alex Berasategi. Elgoibar, 2021-10-03.

Dantzan eta abesten gogoratuko zaitugu, Abel

2021/08/30

Haritz Euskal Dantzari taldeko kideok doluan gaude gure dantza taldeko kide zen Abel Iriondo joan zaigulako. Gazterik joan zagu Abel, 55 urte besterik ez zituela. Dantza maisua eta dantzari bikaina izateaz gain, alaia eta edozeini bere intentziorik onenarekin laguntzeko prest agertzen zen beti. �...

Gehiago irakurri

XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2021/08/05

Joan den uztailaren 24an Elgoibarko XXXIV.Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu genuen Maalako parkean. COVID-19ak eragindako egoerak dantza taldea egoera berrira egokitzea eta moldatzea ekarri duen arren, gure ilusio eta dantzarako gogoak pandemiak eragindako oztopoei aurre egitea lortu du.  ...

Gehiago irakurri

Ezpatarik gabeko izurritea

2020/10/04

Maiatzean, normaltasun berriari begira geundela, Nazioarteko Folklore Jaialdia bertan behera utzi behar izan genuen, baita San Bartolome jaietan dantzatzen dugun soka-dantza ere. Abuztuan esan genizuen, mundua eta gizartea aldatzen doazen gisan euskal dantzen tradizioa ere birmoldatzen eta egokitz...

Gehiago irakurri

2020ko abuztuaren 24a - San Bartolome eguna

2020/08/24

Bai elgoibartarrontzat eta baita Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideontzat ere egun berezia izaten da abuztuaren 24a. Egun honetan San Bartolome eguna ospatzen dugu herritarrok. Dantza taldeko kideok urteroko zitara huts egin gabe agertzen gara, soka-dantzara. Aurten, aldiz, mundu maila bizitzen ar...

Gehiago irakurri

XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2020/07/17

Datorren ostiralean, uztailaren 24an, XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu beharko genuke. Aurten, ordea, lehen aldiz bertan behera utzi behar izan dugu COVID-19aren ondorioz. Osasun agintarien gomendio eta arauei jarraituz ezinezkoa egiten zaigu halako jaialdi bat antolatzea, ez eta atzerr...

Gehiago irakurri

Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia bertan behera

2020/05/12

Erabakia hartzea oso zaila izan da, kontziente baikara askoren nahia dela horrelako ekitaldi bat aurrera ateratzea. Osasun agintarien gomendioetan oinarrituta, aurtengo Nazioarteko Folklore Jaialdia bertan behera uztea erabaki dugu. 1987an, orain dela 33 urte, mundu zabaleko taldeak gonbidatu...

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna

2020/04/29

1919 / 2019. 100 urteko aldea soka-dantzaren lehenengo argazkitik azkenekora, eta elgoibartarrok dantzan jarraitzen dugu. DANTZA: “Gorputz higidura arin eta kateatuen multzoa, batez ere doinu baten arabera egiten dena”. Hauxe da Euskaltzaindiak dantzaren inguruan ematen duen definizioa, gure...

Gehiago irakurri

Idauze-Mendiko maskaradak

2020/03/10

Asteburu honetan Zuberoako Idauze-Mendi herrian izan gara, herriko gazteek gonbidatuta bertako maskaradez gozatzeko. Gu ostiralean, martxoaren 6an, joan ginen, gauen dantza-emanaldia eskaintzeko herritarrei hango dantzariekin batera. Lehendabizi xiberutarrek bertako dantzak egin zituzten, guk ondor...

Gehiago irakurri

Haritz EDT

Haritz EDT

Elgoibarko dantza taldea.

Haritz Euskal Dantzari Taldea

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Tfnoa: +34 686 63 31 78

haritzdantza@gmail.com

 

Instagram: @haritzedt