Portugaleteko Folklore Azoka
Asteburu honetan ospatuko da Portugaleteko Folklore Azoka, maiatzaren 10 eta 11an. Egitarau zabala prestatu dute bizkaitarrek asteburu guztirako eta musika eta dantza izango da protagonista. Azoka, Portugaleteko udaletxe ondoan dago, eta inguru hori (planoa) izango da azokaren baitan antolatutako ekintzen eszenatokia. Besteak beste, dantza eta musika tailerrak, luthierrak, kontzertuak, erromeria, eta hainbat talde arituko dira Portugaleteko kaleak girotzen.
Eta guzti horren erdian, Haritz dantza taldea ere izango da. Larunbat arratsaldean (19:00), Portugaleten izango gara bertako Folklore Azokaren baitan dantza emanaldi batean parte hartzeko. Gurekin batera, Portugaleteko Elai Alai dantza taldeaz gain, Debako Gure Kai, Eibarko Kezka eta Iruñako Duguna dantza taldeak ere arituko dira dantzan.
Hona hemen asteburuko egitaraua:
Larunbata, maiatzak 10
11:00 Azokaren ateak zabaldu
12:30 Musika tresnen eskulandegia.
12:30 IX. AZOKAREN INAUGURAZIOA.
13:30 Dantza tailerra.
14:00 Larrain dantza.
18:30 Musika tresnen eskulandegia.
19:00 Euskal dantza taldeen emanaldia.
19:30 Erromeria, dantza maisu eta guzti
22:00 Kontzertua
23:00 Gaueko jai giroa JARAUTA 69 .
Igandea, maiatzak 11
11:00 Azokaren ateak zabaldu.
11:30 Ume dantzarien emanaldia
12:30 Musika tresnen eskulandegia.
12.30 Udal Musika Banda eta Bilboko Udal Txistulari Banda kontzerua.
13:10 "Elai Alai Orfeon Jarrillero" abesbatzaren kontzertua.
13:30 Euskal Dantza.
14:00 Larrain dantza.
18:00 Musika tresnen eskulandegia
19:00 Kontzertua
20:00 IX. Folklore azokaren ateak itxi.
BESTELAKOAK: Azokaren ordutegian hainbat kontzertu eta lantegi izango dira barruko eszenatokian.