Orain arteko ekarpenak
50 urtez Haritz
2023/03/04

Hamaika izan dira bizipenak, hamaika izan dira emanaldiak, hamaika izan dira bidaiak, hamaika taldetik pasatu diren dantzariak, baina aurten 50 urte izango dira 1973 hartan Elgoibarko zenbait gaztek San Bartolome eguneko (abuztuak 24) soka-dantza berreskuratu zutenetik. Urtemuga berezi hau ospatzek...
Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza
2022/12/19

Urtero legez, aurten ere Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte-hartu genuen Arkaitz, Aurtzaka, Urki, Kezka, Gure Kai, Dantzerti, Sahatsa, Argia eta Astigarko dantzariekin batera. Hona hemen irudi batzuk.
Argazkilaria: Gorka Bravo.
...
Martin Zalakain
2022/11/10

2017ko azaroaren 11tik 2022ko urriaren 23ra. Arriagatik Victoria Eugeniara zazpi probintzietatik pasaz. Horixe izan da Juan Antonio Urbeltzen Martin Zalakain i kuskizunaren ibilbidea. Horixe geuk egin dugun bidea.
2017-11-08. Entsegu orokorra Arriaga antzokian (Bilbo).
Ez dira gutxi...
XIII. Errosarioko Amaren ezpata-dantza
2022/10/09

Urriaren 2an, igandean, Errosarioko Amaren ezpata-dantza dantzatu genuen XIII. aldiz. Eguraldi ederra egin zuen eta gozatu egin genuen, hona egunaren laburpen bat:
Bi urteko geldialdiaren ostean, goizean goiz hasi ginen prestaketa lanak egiten. Ezpata txikien soinu hotsa, lehen aldiz dantzatu be...
Ezin hutsik egin urteroko zitari
2022/09/28

Iraila iristearekin batera iritsi da gure urteroko zita ere. 30 urte baino gehiago dira Haritz Dantza Taldeak San Migel (Aiastia) auzoko Murkaikupe frontoian urtero-urtero dantza emanaldia eskaini izan duguna. Zita berezia izaten da guretzat, izan ere, aparteko sorrera izan zuen ekitaldi honek. Aip...
San Bartolome eguneko soka-dantza
2022/09/05

Abuztuaren 24a oso data garrantzitsua izan zen Haritz dantza taldeko kideentzat. Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, bi urtez egon gara soka-dantza plazaratu gabe eta aurten gogotsu geunden plazara irteteko. Egun eguzkitsua izan zen guretzat, eguraldiagatik alde batetik, eta gure poz eta irri...
XXXV. Nazioarteko Folklore Jaialdia
2022/08/14

Joan zen uztailaren 22an Elgoibarko XXXV. Nazioarteko Folklore jaialdia ospatu genuen. XXXV. edizio honetara ia konturatu gabe iritsi garela esan genezake. Erraz esaten da 35 edizio egin ditugula, baina atzera begiratuz gero, ibilbide luzea dugu.
Aurtengoan Ginea-Bissau eta Georgiako taldeen iku...
Badator XXXV. NFJ
2022/07/08

Urtero lez, eta azkenean Covid aurretik egiten genuen moduan, aurten ere badator Nazioarteko Folklore Jaialdia. XXXV. elkartuko gara atzerriko bi talderekin ikuskizun eder bat eskaintzeko asmoz, uztailaren 22an, gaueko 22:30ean Maalako parkean. Aurten bisitatuko gaituzten taldeak Ginea-Bissauko "Ne...
Errosarioko murala
2022/05/18

Urriaren 7a data garrantzitsua izaten da dantza taldeko kideontzat, Errosarioko Amaren eguna baita, eta egun horren inguruan dantzatzen diogulako ezpata-dantza ama birjinari.
2009. urtean aurkeztu genuen lehen aldiz ezpata-dantza hau Koldo Lizarralde, Jose Inazio Sarasua, Juan Antonio Urbeltz,...
Iruñeko emanaldia - 2022/04/09
2022/04/25

Apirilaren 9an, Duguna dantza taldeak gonbidatuta, Iruñean dantza egiteko plazera izan genuen. Guretzat berezia izan zen emanaldi hau prestatzea. Pandemiak eragindako oztopoekin bizi gara, distantziak, musukoak, entsaioetan aforoa… eta emanaldi honek normaltasunera itzultzeko bide eman zigun. Go...