Haritz Eguna
Joan den ekainaren 17an "Haritz Eguna" ospatu genuen. Egun honetan, hasierako urteetatik hasi eta 50 urte hauetan zehar dantza taldeko partaide izan diren pertsonok bildu ginen eta urte hauetako guztietako ibilbidea gogorarazi genuen.
Lehenik eta behin, ekitaldi berezi bat prestatu genuen Aita Agirre Kulturgunean. Bertan, dantza taldeko partaide ezberdinek zein Elgoibarko Udaleko kideek parte hartu zuten. Ekitaldiari hasiera Mikel Olaizolak eman zion Haritzen inguruko bertso batekin:
Ondoren, Maialen Astigarrak ekitaldia aurkeztu zuen 50 urte hauetako guztietako ibilbideari errepasoa emanez, urtez urte egindako ekintzak aipatuz, taldekide desberdinei erreferentzia eginez eta baita jada gure artean ez daudenak gogoratuz ere. Jarraian, ekainaren 17an bertan alkate izendatu zuten Maialen Gurrutxagaren txanda izan zen.
Ekitaldiari amaiera emateko, egunean bertan bildutako dantzari eta musikariok soka-dantza bat eratu genuen Aita Agirre kulturgunetik Kalebarren plazaraino.
Egunari jarraipena emateko bazkari goxo baten inguruan bildu ginen. Azkenik, musika eta dantza giroan murgilduta jarraitzeko, musika talde ezberdinez gozatzeko aukera izan genuen.
Oso hunkigarria izan zen nondik gatozen jakitea, egindako lanaren kontzientzia hartzea eta bidean aurrera jarraitzeko erroak sendotzen jarraitzea.
Mila mila esker hurbildu zineten guztioi!
Oraindik ere hamaika ekitaldi egingo ditugu urtea amaitu baino lehen denon gozagarri izan daitezen. Plazer baduzue bertan ikusiko dugu elkar!
DANTZAN BIZI, BIZI DANTZAN!



